Azpeitia (Gipuzkoa)

Bertsotarako gaitasuna aitonarengandik etorritakoa

Bertsotarako gaitasuna aitonarengandik etorritakoa Bertsotan gaztetatik ibili izan da, baina ez zen gazterik hasi plazatan bertsotan. Bere aitonak zaletasuna eta gaitasuna bazuen bertsotarako, baina erreparoa ematen zion bere bertsoak kantatzeak, eta ez dituzte gorde ahal izan. Pena hori du Joxek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-027-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bertsotan gaztetatik ibili izan da, baina ez zen gazterik hasi plazatan bertsotan. Bere aitonak zaletasuna eta gaitasuna bazuen bertsotarako, baina erreparoa ematen zion bere bertsoak kantatzeak, eta ez dituzte gorde ahal izan. Pena hori du Joxek.

Transkripzioa

- Eta bertsotan noiz hasi ziñen?
- Bertsotan ez nitzen ni oso gazteik hasi. Bueno, bertsotan... Bertsotan gazteik hasi nitzen, baiño plazatan-ta ibiltzen ez nitzen oso gazteik hasi.
- Ta umetan? Ume-umetatik hasi ziñen bestela bertson ingurun?
- Ba beti zea hori. Aittona zana emen zan gure etxin, e... Negu bat oso txarra izen emen zan, ta ardiyek behintzet akabau´re dexente in emen zien ta geldiu zinak´e, biziik geldiu zinak´e, exkaxak, eta haiei hamabi bertso jarri emen zizten gure aittona zanak. Beatzi puntuko bertsuk e? Hamabi bertso. Ta gure aitte ta osaba ta... bai, haren semiek, hiru zien ta, hiru seme ta alaba zittun, ta iñok ikixi ez! Haren bertsoik.
- Ta ordun iñun ez zien geatuko.
- Kito. Ta kriston penie dauket nik horrekin e? Ta nik...
- Ta ordu arte sekula ibili gabea zan bea bertsotan? Orduntxe jarri zittun?
- Hura [zaille]... lotsatiye o, atrebitzen ez zana haure´re. Nik mutil koxkorra siheskan ta: "aittitte, kantau! Udarregiñak eo". Udarregi famosue zan ta. Beriek ez zittun behin´e kantau nahi izeten, txarrak ziela ta.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia