Arrasate (Gipuzkoa)

Eskola kontuak: inspektorea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Inspektorea etortzen zeneko kontuak. Abadeak (Don Bonifacio Arenaza) beldurra izaten zuen, umeek euskaraz egiten baitzuten sarritan eta erdara gutxi. Doktrina nola ikasten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero hak abariak inspektoria etorrenerako-eta billurre eukitten auen, ze, klaro, inspektoria etorten zan, ume danak euskeraz eitten gauen, eta erakusten oskun ba hak be norma batzuk. Sarreran ez dakit esaten gauen "Buenos días" edo "Qué tal está usted" edo, "Qué tal ha descansado". Baiña urteixeran beti-betik: "Usted lo pase bien". "Usted lo pase bien!", "Usted lo pase bien!", "Usted lo pase bien!", "Usted lo pase bien!" Azkenien egun baten neskatilla tontatxuen batek esaten dau: "Sagar ustela pase bien!". Gero hak hartu auen zaparradie! Holan ulertzen gittuen gauzak... Irakurtzerakuan bardin. Irakurtzen gauen: "Hijito mío, dijo su mama." "Jo! Ijittuei ijitto mío? Hau zelan leikek?" Holan ikesi gauen gekixen erdera apurre. Eta kantuen be bai. Kantuek be erderaz erakusten oskun. Bestelan dotriñie euskeraz ikasten gauen. Baiña buruz. Nik ointxe be esango neuke dotriñia buruz. Ba, lelengo galderie zan: "Nor da jangoikoa?" Eta hori ikasten gauen hola makillatxo bategaz, joiaz mahixa: "Izan diteken izakirik bikaiñena, zeru-lurren egille eta jabea, onai betiko zoriona ta gaiztoai betiko zoritxarra ematen dien jauna da jangoikoa". Ze ondo ikasten nauen, e!
-Musika eta guzti.
-Musika eta guzti. Kendu ezkero musikie, ia ez gekixen. Baiñe horrek ondo ikasitta. Eta gero hamaika urte arte han, eta primeran bizi nintzen ni han.
-Eta inspektoria etorten zanien billur haundixa eukitten zeuen?
-Abadiek eukitten auen billurre. Baiña bueno. Esaten oskun: "Ha etorten danien hau esan, bestie etorten danian hori esan". [...] Ez, ez naz akordetan holako zer haundirik euki gauenik.
-Zela zeukan izena abadiak?
-Don Bonifacio Arenaza, baiña danendako zan Don Boni. Izetez karlista gogorra zan, oso karlistia zan; baiñe gukin pedagogia ona euki auen, eta ondo portau zan. Egurretak be emuten zittuen, eta mutikon batzuk ez daue esango nik esaten dotena, baiñe gurekin ondo portau zan. Erakusten oskun Geografia be bai, ipintten zittun mapak, eta kordillerak: "Primero la Pirinéica, segunda la Cantábrica...", holan. Dana soiñuaz ikasten gauen; baiña niri gauza asko geldittu ein jat, probinziak be bai: "Orense, Lugo...", holan, holan ikasten gauen dana, kantuen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia