Perratzaile lana
- Proiektua: Burdina: errementariak eta perratzaileak
- Elkarrizketatzailea(k): Iñaki Arana - Lide Oregi
- Data: 1994(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: ARR-184/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Iñaki Arana
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
Ta hasi nitzan lenien. Bueno, ba, aprobau ein biher doula, ta "Bai". Hasi nitzen lanien, bixok, [bestioi] ta neu di-da, di-da, di-da lanien. Orduan hogeta bi urte neuken nik eta sasoia orduen edozer gauza eitteko! Ta han txaleta euken kamiño onduen berak, eta prismatikuekin bera eta uezaba ta kriau [urten biher euenori] begira egon zien lana zela eitten neuen, ezta? Ta nik ez neuken arduraik lana eitteko, di-da, di-da, di-da lanien. Hor hamaikek aldera etorri zan [urten biher euenori] ta beste lagunai esan [otsan]: "Enrique, ya me voy". "¿Cómo?", "Sí, ya hemos estado mirando de casa y a [Antonio] ya le ha gustado la forma de trabajar que tiene". Holaxe. Fan zan hori ta [esan osten]: "Ba mutil! Lasai ibili e! Lasai ibili! Badakitzu, [nerbixuak ez...] beti egoten ta holakuetan apurtxo bat, ezta? Ez nik asko [neukelako] nerbixorik. Nik baneuken nere [segidia], baneuken, ezta, baiña... bueno. "Bai, lasai ibili" ta fan zan. Hamabixetan isten eutsen lanari, hamabixak edo... ba, idixek perratzen [geunien] itxi ta bazkaittara faten giñan. Ta gero ordu bixetan barriro hasten giñan, zeatik bixen bittartien, deskansau apurtxo baten ein ein biher izeten zan. Ta hamabixetan etorri zan beterinarixuori, esan eusten: "Bueno Bizente, ya le hemos visto trabajar y está bien, ya me gusta la forma de trabajar que tiene usted y eso y... Bueno, mire, estos hace diecisiete años que están trabajando conmigo, a estos les pago trece pesetas al día, a usted le voy a pagar doce pesetas". Nere artian "diferentzia edarra jak, [hik] zortzi ta honek hamabi". "Además --esan osten-- además la chatarra de las herraduras viejas y todo eso, para el trapero y eso, lo que cogen allí para ustedes, las propinas también para ustedes, el casco que recogen aquí también para ustedes". Oseake, guk kaskuak [kentzen...] danak isuskixaz batu gabien, eralgi ta zakuen sartzen geuen ta pagaten euskun "cuatro pesetas el kilo" traperuak.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!