Okindegia eta errazionamendua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra bukatu zenean, errazionamendua jarri zuten. Ogi beltza izaten zen. Azkarate okindegian egiten zuen lana denbora horretan: okindegian ez zuten errotarik, labea bakarrik. Irina kanpotik ekartzen zuten. Errazionamendua ere bertan partitzen zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 27a
- Iraupena: 0:00:42
- Erref: ARR-174/042
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
-Bueno, gerrioi akabau da, eta gosia. Razionamentua eta…
-Bai, dana razionamentua. Ta ogixe be bal-baltza. Bueno ogixe be ez zan izeten. Ez dakit zekin eitten auien.
-Eta zeuek be panaderixan ha jaten zeuein?
-Bai. Bai, bai.
-Ta ez zan etorten baserrittarren bat garixekin edo?
-Ba ez dakit, baiñe molid... ixo ta ez…
-A, karo, zueik errotia ez zeukein, ezta?
-Ez.
-Bakarrik labia.
-Labie, labie, bai. Urunek kanpotik etorten zien, razionamentuaz, gaiñera. Hainbestentzako, razionamentuaz.
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!