Arrasate (Gipuzkoa)

Santa Agedako mutilak fraideengana aholku eske

Santa Agedako mutilak fraideengana aholku eske Ignaziaren anaia gazteenak gerran ibili ziren. Santa Ageda aldeko mutilak fraideengana jo zuten gerran zeinen alde egin aholkua esketzeko. Han esan zien militarrek, Francoren aldekoek, irabaziko zutela gerra, eta haiekin bat egin zuten auzoko mutil gehienek. Auzoan, hainbat hildako izan ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ignaziaren anaia gazteenak gerran ibili ziren. Santa Ageda aldeko mutilak fraideengana jo zuten gerran zeinen alde egin aholkua esketzeko. Han esan zien militarrek, Francoren aldekoek, irabaziko zutela gerra, eta haiekin bat egin zuten auzoko mutil gehienek. Auzoan, hainbat hildako izan ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta esan dostazu anaiak ibili ziela, ezta?
-A ba anaiek ibili zien... klaro, orduen iñok ez ekixen gerrie ta zer, nok irebazi te zer. Ta Santa Agedako mutillek juan zien fraillietara. Ba han medikuek eta jente ilustraue eta zerren, zeiñen alde eingo auen, pentsaizu. Eta han akonsejau zittuen militerrak irebaziko auela. Eta hobeto euela militarren alde eitteko. Eta horregatik pasau zien hona Santa Agedako mutil danak. Ta han Zabolain edo, hortik ez da ikusten, hor geratu zan, hari ezin abixau. Ta ha geratu zan gorrixekin. Ta ha hil ein zan. Baiñe gero ha, Garagartzakuek, Santa Agedako bat be hil zan, ta Garagartzako maistruen semie ta batenbatzuk hil zien, baiñe asko ez.
-Eta, orduen, zuen, zure anaiok Francokin geratu zien.
-Bai, bai. Ta haretxen letxe Santa Agedako danak.
-Eta ze egon zien, gerria bukatu zan arte?
-Bai. Eta hiru anai zelan zien, bat, nausixena, etorri zan etxera. Ta bestiek egon zien.
-Eta noiz arte egon zien?
-Ba, gerrie akabau arte egongo zien. Ni ez naz akordetan.
-Eta ez euen euki heridarik edo...?
-E?
-Ez euen euki problemarik, heridarik edo?
-Ez, ez, gero normal, normal.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia