Arrasate (Gipuzkoa)

Zerrajera kooperatibara erosketak egitear

Zerrajera kooperatibara erosketak egitear Gerra hasieran, dendak zabaltzen zituzten. Parrokia ondoan zegoen Zerrajera kooperatiban egiten zituen erosketak. Ignaziaren nagusiak bertan egiten zuen lan. Gerrak aurrera egin zuen moduan, jatekoa falta izan zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasieran, dendak zabaltzen zituzten. Parrokia ondoan zegoen Zerrajera kooperatiban egiten zituen erosketak. Ignaziaren nagusiak bertan egiten zuen lan. Gerrak aurrera egin zuen moduan, jatekoa falta izan zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta dendak-eta eregitta euzen orduan?
-Bai, zabalketan zien, bai.
-Ze dendatara faten ziñan zu errekautan?
-Ba, orduen, ba, Zerrajetak euken kooperatibie.
-A bai?
-Eta kooperatibara.
-Nun euen kolokauta Zerrajerian kooperatibia?
-Ba, bat euen hor, parrokixien onduen, euen bat, ta gero etorri zan hona Garibaire, horra, aurrera.
-A, parrokixa inguruen, Erdiko kalien edo?
-Erdiko kalien. Oin taberna bat dau. Hantxe.
-Eta zure nagusixak Zerrajeran itten eben lan?
-Bai.
-Eta, orduan, zer moduz arreglaitten ziñain jatorduak preparaitteko ta? Nehiko gauza euen?
-Ba, gauzak egon zien, gero faltau zien, ia handik gerora. Aurretik, ba, ondo. Orduen potajie-ta ez zan gaurko beste… zer ipiñiko ez euen orduen gure gauen beste gauza ipintteko.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia