Arrasate (Gipuzkoa)

Etxeko giroa: aita gazterik hil, anaiak soldadu gerran...

Etxeko giroa: aita gazterik hil, anaiak soldadu gerran... Umetan, egunero joaten zen eskolara. Baserriko lanetan lagundu behar izaten zuen goizetan eta opor garaian. Ignazioaren aita gazterik hil zen, biriketako gaixotasun baten ondorioz. Aitak behin lepoan hartu zuela gogoratzen du. Aitajauna eta andrea, ama eta zortzi anai-arreba bizi izan ziren baserrian. Anai-arreba zaharrenak lantegira eta neskametza lanetara joan ziren. Anaia gazteenak, berriz, gerran ibili ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-174-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan, egunero joaten zen eskolara. Baserriko lanetan lagundu behar izaten zuen goizetan eta opor garaian. Ignazioaren aita gazterik hil zen, biriketako gaixotasun baten ondorioz. Aitak behin lepoan hartu zuela gogoratzen du. Aitajauna eta andrea, ama eta zortzi anai-arreba bizi izan ziren baserrian. Anai-arreba zaharrenak lantegira eta neskametza lanetara joan ziren. Anaia gazteenak, berriz, gerran ibili ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zuk baserrixan, eskola denporan ta, eskolara egunero faten ziñan, edo?
-Egunero, bai.
-Eta ittaurren in biher zanian?
-Bai! Eitten gauen, hori be! Bakaziñuetan ta, goixien edo… “de todo“ eitten gauen /eittegauen/ e.
-Zer zeukotzuein, ganau asko etxien?
-Ba ez, askorik ez, ez dakit nik, lau edo. Gero aittejaun-amandriek euzen. Aitte ez e. Aitte ez nauen ezautu.
-A ez, e?
-Ez. Lau urte edo neukaten. Akordetan naz behin lepuen ibili nindduela. Bestela ez.
-Eta ze pasau xakon ba?
-Pulmonixiaz hil. Neguen, ta gaurko moduko adelantorik be ez, ta… bai. Baiñe gazterik e.
-Oseake gaixorik hil zan?
-Bai.
-Ia, ia. Baia. Orduen zeuntzein aittajaun-amandrak eta ama eta zazpi umiak?
-Bai, bai. Ta gero nausixenak ta be kriera, eta anaiek fabrikara ta… nausixena e, gaztienak gerran ibili zien, ez eukien lanik. Ta gero gerra ostien lana ein auen, baiñe aurretik ez.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia