Arrasate (Gipuzkoa)

Soinujolea asto gainean

Soinujolea asto gainean <p>Auzoko jaietan futbol partida jokatzen zen herriko futbol zelaian. <em>Angiozarko itsua</em> asto gainean soinua jotzen, eta neska-mutilak saltoka kantuan inguruan joaten ziren futbolera. Era beretsuan bueltatzen ziren auzora. Asto horren eskultura bat dago gaur egun Eroski ondoan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoko jaietan futbol partida jokatzen zen herriko futbol zelaian. Angiozarko itsua asto gainean soinua jotzen, eta neska-mutilak saltoka kantuan inguruan joaten ziren futbolera. Era beretsuan bueltatzen ziren auzora. Asto horren eskultura bat dago gaur egun Eroski ondoan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan dostazu jaixa, San Isidrotan ze egoten zan mezia ta erromerixia?
- Mezia ta erromerixia, bai. Ta gero jokuek be egoten zien, e?
- A bai?
- Bai. Jokuek be egoten zien. Eta bigarren egunien astua, astuekin... klaro, hau, itsua zan soiñujoillia Ainguzarkua.
- Angiuzarkua bai.
- Bueno ba, harek joten auen zera asto gaiñien jarritta eta gu danok obatu alkarri ta bueno ala! Kanpofubolera! Mondraue dana pasau ta kanpofubolera. Baiñe, baiña neska ta mutil baiña asko e?
- Aingiuzarko itsua asto gaiñien soiñua joten.
- Soiñua joten.
- kontxo!
- Bai. Eta gero ba, fubola itten auen han zaharrak gaztiekin edo ez dakit zela zan, fubola. Eta gero ostera...
- Atzera buelta?
- Atzera buelta, baiña...
- Soiñujolia asto gaiñien?
- Klaro! Hara fateko baten bat biher auen ta ba asto gaiñien jarri ta berak obatuta etorteko baiña soiñue behintzat edo geuk joten gauen, geuk kantau ta fan danok baiña ileran, e? Ene... alpargatakin ta, e?
- Bai, baiña Angiuzarkuoi asto gaiñien soiñua joten eben?
- Joten auen soiñua. Ez dakit nik lotu itten auen edo zela itten auen baiña joten auen soiñua.
- Hoixe ba politta!
- Ta horregatik horrek astu horrek, hor dau astua, horregatik dau. Hor ez, ez. Eroski onduen dau asto bat.
- Bai.
- Horixe signifikaziñuoi da astua. Horretxegatik da.
- A, kontxo!
- Bai. Ha astuek hori dauko. Asto bat juaten zan, ba ez dakit nundik, orduen astuek oin baiño gehixau dazen.
- Bai.
- Eta, ba, asto gaiñien ta gu ala! Saltoka.
- Eta kanpofubola nun euen orduen? Oin dauen lekuen? Ez...
- Ez, ez, ez. Arrasaten. Han Zarugalde, Arrasaten, eskola profesionala dauen lekuen.
- Bai.
- Bai.
- Bai, bai, bai. Bai, fotografixa bat ikusi nauen liburu baten oin aurrekuen ta...
- Bai.
- Bai, bai. Osea ke, orduen, Ziorlatik hara astuen atzetik...
- Bai, bai. Astuen, astue erdixen hartute ta pentzau zeike hainbeste oin ezin zeike halakorik in, baiña orduen bai. Noiz pasauko zien ba kotxiek? Eta bueno, guretzako zan hori...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia