San Isidro jaiak; umetako jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Angeles zen etxeko jostuna. Auzoko jaiak San Isidroak dira. Jaietan errepidean egiten zuten dantza. Garizuman txirikiletan ere errepidean jolasten zuten. Udaran Epeleko errekara sarritan joaten ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:02:23
- Erref: ARR-167/020
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Garizuma eta Errauts Eguna , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Aisia » Jai-giroa » Auzoko ospakizunak
Transkripzioa
-Eta zu, orduen, esan dostazu etxien geratu ziñala…
-Bai.
-…eskolia akabau eta gero.
-Bai. Ta gero josten ikesten. Ibili gitzen…
-Kalien josten, edo etxien?
-Eta… ez, etxien.
-A, etxian bertan?
-Bai. A jozkiñen bat bazeukotzuien etxien, ala?
-Ez, nik etxekuek eitten nehikue lan nauken. Frakak eta arkondarak-eta neuk josten nutsen.
-Eta garai hareittan zueik auzuen jaixak eta eukiko zittuein, ezta?
-Bai, San Isidro.
-San Isidruak dia.
-Bai. Hamabostien. Gu…
-Ta zela…
-Honbreeeee!
-Zer moduz faten zien jaixok?
-Jaixok ondo! Guk pasetan gauen…! Nik hori esaten dutsat oin neu… gure, nire loba ta esaten [duskue] ba “San Isidro da, ta bagoiez!“ Ta hurrengoko egunetan edo preguntau “Zer? Nerea, zer ein dozue /einddozue/ San Isidrotan? Nehikue dantza eingo zauen“ ta “Bueno amama, mesedez! Dantzan“. Ta “Ezetz? Guk zenbat dantza ein ete gauen!“. Klaro, orduen gaiñera kamiñuen. Kamiñuen be bai, hainbeste, jente asko! Mondrauek zer haundixe auken e! Joera zerera… San Isidrora, Ziorlara. Eta ba han e, ez auen holan lisorik eta kamiñuen jentie dantzan. Oin beste kamion ez auen pasetan orduen. Nox pasauko zan ba! Noxien behin.
-Bai, bai. Oiñ aterpiek eta danak egoten die baiña jentiek ez dau…
-Bai… eta buenooo…! Guk e, pentsau zeike. Kamiñuen garizuman txirikilletan eitten gauen! Kamiñuen e! Kendu amari aurreko amantalak eta danok, neskake ta mutillok e! Batzuk, hala! Kamiñuen. Gero haxe hartzeko aurreko amantala jarri ta txirikillioi. Ta tortoleska ta… Oin, oin ez dauke idearik be ez. Ta gero haunditxuek in gitzenien errekan, errekie Epelekue zan garbi garbixe, Epeleko zera, “Hi, zegatik ez gaixuezan domeka atzaldien, guazen errekara!“ Zera, zera hartzen, zer bat, zerbaitzuk hartzen. Guk hartu ez, jaso harrixe ta ikusi ta, kangrekuek egoten zien! Bai, eta eskailluek be bai.
-Amuarraiña be…
-Eta gu? Gu udan? Puuu! Asko, ondo, hantxe pasetan gauen denporie! “Más felices…“
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!