Ama plaza andrea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: ARR-167/018
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
-Ze izan zan, gogorra izan zan gerra ostien atzera basarrixa martxan ipinttia?
-E?
-Atzera basarrixa martxan…?
-A klaaro! Klaro, klaro. Badakitzu? Buuuuf.
-Ta soluak eta zelaixak eta pittin bat abandonauta egongo zien ezta?
-Bai, haik ondo azen. Zegatik asko, ta sagarrak-eta be ba ez zittuen kendu. Eta ba sagarrak be han azen.
-Sagardaurik itten zeuein zuek?
-Sagardaue itten gauen etxien. Bueno, etxien ez. Hor e, San Prudentziotik beheratxuau auen zer bat, han itten uskun, sagarrok eruen…
-A, tolaria?
-Bai. Eta gero etxien. Ba beti gurien bi barrika edo hiru egoten zien e. Sagardaua. Eta gero ba… gero bai, ta enbotellau. Ta han arka bat egoten zan, txarrixen zera-ta hiltten zienien, ez dakitzu? Urdaixe eta gatza emoteko, basarrixetan danien egoten da hori. Eta han auen lurre ondion.
-Bai, harrizko arkia, ezta?
-Bai. Eta ipintten zien hantxe botillak. Ta fresko-freskue egoteko. Bai.
-Eta zueik basarrixan, esan dostazu, esnia erueten zeueilla kalera.
-Kalera. Karo bezeruek.
-Ortuko gauzarik…a eta baiña esan dostazu ama faten zala ez dakit nungo merkaura.
-Bai, ama etorten zan hona, Mondrauera, osea, kalera. Bai. Egunero, eta ez dakit egun bat ala… bat izengo zan tratuakin, berduria ta gauzak ekarten. Etxien auena. Sagarrak eta berdurie, porruek, kipulak, azelgak, dien danak. Ordukuek, bere denporan, etorten zan ama. Eta gero zapat… hori eguakotxien. Eta zapatuen juaten zan Bergaraa. Landarak be bai eukitten gauen. Eta landaratan be gurera hortik Zubillaga aldetik eta Bergara aldetik, hortik Altos Hornostik honutza ta etorten zan. Bai, gurera, Zabaletara, Garratzera, bai.
-Landara billa?
-Landara billa, bai.
-Ia. Honeik be asko itten zittuen, Ibarretakuek be.
-A baai.
-Horreik be…
-Horreik be…
-[Durangora] ta Elgoibarrera eta Eibarrera faten ziela…
-Bai.
-… saltzen.
-Bai.
-Zela zan, Solekin ta…
-Baten bat Bitorixara be juaten zan. Hemendik e, saltzen.
-Bai, uste dot horreik be faten ziela.
-Igual honeik be fango zien Ibarretakuek be. Bai.
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!