Hildakoak San Franziskoren abituarekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Oñatitik bueltatu zenean, mojen eskolan jarraitu zuen kalean. Eskolatzea bukatu eta etxean geratu zen. Aitajaunak Ameriketara bidalitako seme bat etorri zen Zeletara. Aitajauna hil zenean, hildakoak San Frantziskoren abitua jantzita sartzen zituzten hilkutxetan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: ARR-167/016
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autobusak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
-Ze pasau zan gero? Gerria, gerria ia atzera etxeratu ziñain…
-Bai.
-Pittinka-pittinka anaiok be fan zien etxeraketan, ta zera…
-Bai, baiña bufff… etxeratu orduko hareik… denpora asko kosta jatien, asko, asko.
-Eta zu Arrasatera bueltau ziñanian eskolan jarraittu zan?
-Ez, gero pentsetan dot… ez dot pentsetan e. Arrasaten, Arrasateko kolegixuen ibili nitzen ni.
-A ia, ia Zigarrolan ez?
-Ez.
-Eta ze, ze kolejixo zan hori?
-Zera…
-Mojena?
-Mojena, bai.
-Zegatik zu handik etorriko ziñan… hogeita hamazazpixan hamahiru urtekin.
-Bai, holako bat.
-Oseake nik hamen ipiñi dot sei urtetatik gerria hasi arte Zigarrolan. Eta Oñatin gero Zaiñartun…
-Zaiñartun.
-Eta atzera…
-Eta ba horixe denporioi, han in gauen denporia.
-Eta hamen gero atzera mojetan.
-Bai.
-Eta zuk eskolia… eskolia bukatu zebenien ze, ze burubide, etxian geratu ziñen?
-Bai, bai. Ni etxien, etxien. Nehikue lana auen geurien etxien. Hainbeste mutil ta gizon ta… Gero tio, tio Ameriketatik be etorri jakun. Eta hak be… hori pentsau zeike. Hori nire aittejaunek bere semie bieldu ein auen Ameriketara.
-Bialdu?
-Bialdu.
-Alperra zalako edo?
-Alperra, osue! Eta…
-Barkuen ipini ta bialdu ein eben Ameriketara?
-Ameriketara bieldu ein auen. Eta esaten auen. “Zer, honekin zer? Ala, fan hadi“ ta bieldu auen. Eta ba bagekixen guk, tio amerikanue ta zera ta. Gero han geratu zanien ta zahartu zanien, ba, trajie ta sonbrerue ipini, etan ban etorri zan Mondrauera. Ta Mondrauen ta zer ta gure etxera. Eta “Aiii…“
-Zenbat urte eukela etorri zan?
-Ez dakit. Ia bastante urte. Ez naz akordetan. Urtiek, eta preguntau be ez.
-Aittajauna ez zan biziko.
-E? Eeeez, ez ez. Aittajaune gu gaztetan e… bai, akordetan naz. Gu eskolatik juan, eta esan auen “Aitteitte hil da“ ta San… ointxe be ikusten nau! Kajan sartute, San Frantziskon abittue jantzitta.
-Kontxo.
-Lehen horixe eitten auen!
-Abittue jantzitta?
-Abitte… bai! Abittue San Frantziskona! Ez dakit ba kofradixaren baten auen edo! Ez dakit. Behintzat, abittuaz!
-A osea, orduen sartu aurretik abittua jantzi ta “pam!“, kajan?
-Klaro, kajan, bai. Lelelengo hiltten dan momentuen jantziko utsien.
-Bai, bai.
-Bai. Horretxeaz akordetan naz.
-Ia.
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!