Arrasate (Gipuzkoa)

Batzuk Oñatira eta besteak Bergarara

Batzuk Oñatira eta besteak Bergarara Amandrea eta izeba bi Bergarara joan ziren gerratik ihesi. Angelesen familia eta beste izeba bat ume birekin Oñatira joan ziren. Idiak eta behi bi eraman zituzten eurekin. Beste behiak auzoan utzi zituzten, eta oiloak eta bestelakoak etxean geratu ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Amandrea eta izeba bi Bergarara joan ziren gerratik ihesi. Angelesen familia eta beste izeba bat ume birekin Oñatira joan ziren. Idiak eta behi bi eraman zituzten eurekin. Beste behiak auzoan utzi zituzten, eta oiloak eta bestelakoak etxean geratu ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuk esan dostazu e, pittin bat atzeratxuau fanda, esan dozu fan ziñeilla Oñatira burdixakin eta zaldixakin ta karruakin, ezta?
-Ez, karriz… ama, ama… amama, amandria, amandria, orduen amandria. Amandria, nire tia, eta beste tia solterie ta tia beste bi umekin hirukin auena, juan zien, ba, hor gauken ha, Telleixa aldien gure amandrien aldetik familixia. Eta juan zien hara. Eta egun baten egon zien egun batzuk e… egun batzuk ez… eee Telleixan, eta gero handik topau auen… eta Isasi baserrixa, han egon zien tia Euxebi ta.
-Telleixa hori hamengua, Arrasatekua?
-E? Bai, hori Arrasaten bizi zana.
-(Laguna) Baiña Tellerixa Bergaran auen, ezta?
-E?
-(Laguna) Bergaran auen Tellerixa, ezta?
-Telleixie zan Bergan, Altos Hornos. Bergara fan zien. Haik fan zien Bergara.
-Orduan Zaiñartun be baeuen Tellerixia.
-Eta gu egon gitzen Zaiñartun. Eta tia be. Ta gero tiak be, klaro beste ahizta bat aukena, nausixena, auen zerien, Renterixan. Ta tiak esan auen, hak esaten utsen: “Etorri zaittez honaxe“. Ta juan zan neskatillakin hara, baiña ez dakit zortzi egun ein zittuen. Bera tia Rufinan etxera, ta tia Rufinan etxera. Gure ama. Eta gure ama, pentsau zeike orduen ez auken etxie, baiña… gingozen Ipintzan eta Ipintzan itxurie gustau in jatien neskatillai. Karo, honeik egunero-egunero gabien etorten zien Juanito Upain eta Gregorio aldemenekua…
-(Laguna) Mugartzakua?
-E bai, zerekua, Jardingua esaten utsiena, aldemenekua, Ipintzan gurien aldemenekua. Eta haretxek erakutsi utsien zerari, Josuneri, ibiltten. Jarri sukaldien han bai? Eta “Aber, etorri ona!“ ta. Haik be gaztiek orduen. Eta sukaldien hantxe neskatilliorrek segittuen ikasi auen, Josunek. Bai.
-Eta, baiña esan dozu ganauak be erun zittueilla.
-Ganauek bai. Eta…
-Burdixakin, burdixakin fan ziñain…
-Burdixekin fan gitzenien idixek, idixek e, burdixen.
-Baiña ganauek orduan erun zittuein?
-Ez, anai batek soka bategaz eta bestiek beste bategaz. Bi ganau behintzat eruen. Ba esnie daukena edo. Ta bestiek, pentsetan dot, Kataidera eta Artzubira erun zien. Bai. Repartiru, ba zeozer. Karo, ha bakarrik…
-Zenbat zeukotzuein orduan?
-E?
-Zenbat behi?
-Ba beste bi bai behintzat. Bai bi edo hiru bai.
-Eta bi erun zittuein Ipentzara eta bestiak…?
-Bai, bestiek e ba… hor egongo zien. Bai.
-Orduen ganaurik ez zeuen galdu behintzat.
-Ez, ez, ganauek ba zeo… bateronbatek zerera bai, mataderixara hiltteko erun auen o idiskua edo txahalen bat edo hori bai. Baiña bestelan ba ganauek e baazen.
-Eta honeik, klaro oiluak eta danak etxien geratuko zien?
-A klaro! Oiluek eta guk zerak ez… auskalo!
-Bueltan hor egozen edo…?
-Keeeba! Ez dakit nik… keba!
-… be ez igual.
-Bai… ideaik be ez, ideaik be ez zer ingo zan han. Bai.
-Joe.
-Arto kamarie esaten auen aittak ikusgarrixe dauela… eta, klaro, ha ezin eruen…
-Talo pillia ingo zittuein soldauek, ezta?
-E?
-Talo pillia.
-Bai, bai.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia