Anaia gudari biak preso
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:03:16
- Erref: ARR-167/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
-Natik abixue, Nati Upaiñek: “Bai, esan dabei zera, Santi, Santi Upaingo sartu dauela kartzelan“. Ta klaro, Santikin [“así“] Nikolas. Eta gero aittak esaten auen “Aiii, horretxek sartu gindduen gu kartzelan“. Bizikletan etorten zan Zerrajerara lanien eurak denunziau eta sartu zittuena. Oñatikue.
-Han auzokua?
-Oñatikue. Ta aittek ikusi in auen e. Ikusten auen. Klaro, egunero pasetan zan ta. “Horixe zuan ba“.
-Eta kartzelan egon zienian egurrik edo hartu euein, edo?
-Eeeez! Egurre? Keba! Han? Han egurra? Kebaaaa! Kartetara [jolasten] ta han ibili zien, bueno! Zazpi tt’erdixen, neska ta mutiko.
-Han kartzelan be?
-E?
-Han kartzelan be?
-A, kartzelan eeeez ez ez.
-Kartzelan ia egurrik hartu…?
-Aaaa! Ez, ez, ez, hori ez. Hori ez.
-Eta ze egon zien denpora asko?
-Keba. Karo, eske iñundik ez euen ezer ta batonbatek ez dakit zer eingo auen, bieldu zittuen hurrengoko egunien edo hurrengokuen, ez dakit zenbat… egun bat edo. Baiña haik, ha eguna be pasau ein biher zan e /einbizan/.
-Bai. Hareik eta zueik.
-Ta gu, gu, klaro. Ikusten gittuen ama-ta negarrez, ama-ta negarrez…
-Bilddurrez…
-Eta… Bilddurrez, ez dakitzu?
-Eta bixen bittartian esaten dozu zure bi anaiak frentian eozela?
-Ez, nire anaiak Bilbon. Baiña errez… klaro, Amaiurren azen bixek, baiñe separaute itxurie, o bata lehenau sartu, zegatik ha kartzelan, Angel Santoñan egon zan. Eta gero hara, ba, Bilbon sartu zienien edo hor Gernikan…
-Santoñan preso?
-Preso, preso, ez. Bai, hartu ta Santoñan preso. Eta zera, Larrinagan egon zan Sabino kartzelan. Eta gurien amari abixau utsenien… a! Ta hori, aurretik frentie egon zanien Villarrealen, hori, Villarrealen, ba, buuu asko hil… pentsetan dot asko hil ziela orduen, esaten dauenetan.
-Ha oso gogorra izen zan bai.
-Eta har bateronbatek ekarri dutse gure Sabino, zan zaharrena anaia, karneta edo. Karo, ha karneta ikusi auenien gurien amak, eta aittak…
-Adios.
-Pues adios. Hil juek. Eneeeeee...! egunero negarrez, badakitzu zer dan hori, egunero negarrez ikustia. Eta gero, ba ez, itxurie ba nunbaittetik ziher e bateronbatek ein zittuen jestiñoren batzuk eta nunbaittetik ziher jakin gauen bide… zerak… e, Jesus, esango ete dot! Kruz Rojako zerakin. Abixua. Abixua edo notizia, bizi dala.
-Preso.
-Bai, Sabino.
-Preso euela.
-Bai. Ta orduen bueno, ba, [oin behintzet] aber nun dazen ta. Hurrengoko zera izengo zan ba hartu auenien Bilbo, ba Larrinagan kartzelan, kartzelan edo bai, han egon zan behintzat. Eta bestie Santoñan.
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!