Aita egun pare batez preso Oñatin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-167-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:03:25
- Erref: ARR-167/011
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
-Eta, bueno, ba, holaxen. Eta gero Oñetin, esan dozune, segiru. Gu eskolara juaten gitzen…
-A Oñatin be bai?
-Esko… bai, ha Zaiñartu, Mojategira!
-A, Zaiñartun e?
-Mojekana. Ez, ez gauen…
-Ha Upain ostien dauen zera?
-Bai, haraxe faten gitzen. Eta, ba, behintzet hantxe! Guk galdu ez gauen ein, eskolie be, zeozer ikesi behintzet in gauen. Eta ba, Nikasio tan ni. Joxe Mari ez, Joxe Mari ez dot pentzetan faten zanik e. Ez dakit. Eta han gingozela, ba, hor egunen baten akordau jako Santiri, edo bateron batek esan utsen e ”Hantxe xaukat nik zelaixa, eta bedarra gure badok /gurebok/ ebai han zerien” edo. Ta bueno, ta ”Hi, juan biher xuau /juanbixuau/ harexe”, Nikolas auken gure aittek izena eta ”Haraxe juan biher xuau /juanbixuau/” ta juan zien bixek, bueno, ba, terrenuoi edo gauzioi ikusten, han ba o ganauek erueteko edo… ta “ba, hemendik hartuko xuau” ta kanposantutik, klaro lehen auen bidie han Santipillau ondotik…
-Bai, bai, ondiok han dau bidia. Oin ia kotxiak pasaittekua.
-Eta, hor aillegau die kanposantuen parera ta “Alto!“ ta hartu ta kartzelara bixek. Bixek kartzelara Oñetin egonda daz kartzelan. Gurien aitte ta tio Santi. Ta tio Santi, bueno… ”Atara [gaittezan]!”. Gure aitte, barriz, bueno zan nerbiosue! Lo ezta…! Bestie mokarraza baten esaten auen e. ”Santik ein jittuuuuk mokarrazak!“ Berak ezta ezta… begirik batu be ez! Eta, tio Santik, han bentana txikitxuek ohi azen, han Kartzelan, ontxe be han egongo da igual, ez dakit.
-Baiña kuartel zaharrien, edo aiuntamientuen, edo nun euki zittuen?
-Aiuntamientuen! Han. Eta esniekin juan zanien Juli, ni baiño urtebete, edo nire edade ingurukue zan, juan zanien esniek erueten hara, ikusi dau “Juliiii!“ han.
-Bentanatxotik?
-Bentanatxotik.
-“Juliiiiii!!!“, “Ez dakitzu zelako lotsaixe pasau doten nik. Zelako lotsaixe pasau doten!“, “Sakakortxue ekarri! Sakakortxue!“ itxurie batonbatek erun utsien…
-Ardau botillia?
-Ardau botillaren bat edo, eta bueno, baiña guk esaten gauen eneeeee… Karo, gurien amak eta bagekixen zelan sartzen zienak orduen eruen eta hiltten zittuena… ikusten dozu ama negarrez ta ba…ba ez dakitzu, ez dakit ez dozu ondion pixe… zeraketan hori zerori, ardura…
-Bai, bai, bai. Eta joe, egonezina ezta?
-Bai. Eta, bueno… eta ondion orduen, gaiñera, zan egun bat esan auena e “Ein biher dittuu /bidittuu/…“ zerak, ez dakit ba zan Kandelaixo egune edo holakon bat zan, “…torradak eta pellak“. Tiak eta esan auen “Ein ein biher dittuu“ aber horrek datozenerako preparaute, holakotxe platokarie preparaute, ta ba agiri ez ta, agiri ez ta…
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!