Arrasate (Gipuzkoa)

Gerra osteko miseria

Gerra osteko miseria <p>Gerra ostean, ez zuen goserik pasa Axeri baserrian umezain zegoelako, baina gauzen beharra sentitu zuen (arropak, oinetakoak...). Tereren ahizpek gosea pasa omen zuten. Aitak Zerrajeran egiten zuen lana, baina ez zuen asko irabazten. Ortua eta untxiak zituzten etxean, eta amak gutxirekin gauza asko egiten omen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-166-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra ostean, ez zuen goserik pasa Axeri baserrian umezain zegoelako, baina gauzen beharra sentitu zuen (arropak, oinetakoak...). Tereren ahizpek gosea pasa omen zuten. Aitak Zerrajeran egiten zuen lana, baina ez zuen asko irabazten. Ortua eta untxiak zituzten etxean, eta amak gutxirekin gauza asko egiten omen zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuek zeuek... hamen etxien ez zeuen /etzeuen/ orduan estutasunik pasau?
- Miserixie?
- Bai.
- Haundixe. Esaten dozu gurien... aiztak eta esaten daue, bai... Nik goserik ez dot pasau. Gauza askon nesedidie bai; ez dakizu /eztaitzu/, jantzixek, oinetakuek... horretxena bai. Gosie, ez. Enitzen jatune be e... baiñe goserik ez. Baiña gurian aiztak eta bai.
- Bai? Gosia pasau...
- Bai.
- Baina klaro... zu gehixen bat Axeikuan...
- Baserrixen, bai.
- Klaro.
- Baserrixen.
- Ta aittak ze langintza edo euken?
- Zerrajeran za... eitten zeuan lana, baiña asko ez zan ibarazten be, ta bost alaba! Badakitzu, andrie... Ortua be baunkun ta konejo batzuk be bai ipinitte. Eta, ba, zerbait. Gurien ama kozinera ona zan, eta gutxikin be asko atatzen zauen, baiñe horixe... kostata.
- Ya, ya...
- Lan asko einddekuek danok gero. Lana tokau jaku, baiñe ez zat /ettat/ garbaketan.
- Bai, bai, bai, bai...
- Ez dot garbaketan.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia