Arrasate (Gipuzkoa)

Degurixatik egun bat lehenago bueltatu zenekoa

Degurixatik egun bat lehenago bueltatu zenekoa Mutikotan, Degurixan bildotsak zaintzen egoten zen Esteban uda partean. Astelehenean janarekin joaten eta igandean etxeratu ohi zen. "Norberak egin behar izaten zuen rantxoa" dio. Iturria txabolatik urruti zegoen. Estebanek ez zuen erloju eta egutegirik, eta, behinola, aste bat luzea egin zitzaion: larunbatean etxeratu beharrean ostiralean joan zen etxera. Hurrengo egunean berriz joan behar izan zuen mendira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-155-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mutikotan, Degurixan bildotsak zaintzen egoten zen Esteban uda partean. Astelehenean janarekin joaten eta igandean etxeratu ohi zen. "Norberak egin behar izaten zuen rantxoa" dio. Iturria txabolatik urruti zegoen. Estebanek ez zuen erloju eta egutegirik, eta, behinola, aste bat luzea egin zitzaion: larunbatean etxeratu beharrean ostiralean joan zen etxera. Hurrengo egunean berriz joan behar izan zuen mendira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta aste baten, han, mutikua, mutikua, aburrirute han bakarrik… tristia mutiko gaztientzako zera. Ta ein jaten, ba, ez gauken erlojurik ta kalendaixorik ta ezebe. Ta, ba, astelehenien faten gitzen, ba, ogi bat, otana bat, ta libre erdi txokolate edo libre bat txokolate ta holako gauzak hartu ta gaiñetikuek, ba, patatie ta [zera]… Ta gero norberak ein biher rantxue! Batien berakatz-saldie, bestien [gure dana], ta holan ein biher dana. Ta itturrixe kilometro erdire, e! Ure.
-Hain urrin?
-Urrin. Oin e, oin zerien txabolan daukie handik ekarritte goittik, baiña orduen ez auen holakoik! Han ure ekarri ein biher zan /einbizan/ handik! Ta holaxe… mutikue, mutikue estu! Ta, joder. Ta gero aste baten, ba ia astie luze in jaten ta etorri nitzen zapatue zalakotan barikuen etxera, ta zapatuen barriro buelta! Barriro buelta, domekara arte! La ostia, kauen dio…
-Ta zuk zer, zapatua zalakotan barikuen etorri!
-Barikuen etorri nitzen ta, la ostia, buelta! Kauen dios… joder. Kristonak ikusitte, bai.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia