Degurixatik egun bat lehenago bueltatu zenekoaMutikotan, Degurixan bildotsak zaintzen egoten zen Esteban uda partean. Astelehenean janarekin joaten eta igandean etxeratu ohi zen. "Norberak egin behar izaten zuen rantxoa" dio. Iturria txabolatik urruti zegoen. Estebanek ez zuen erloju eta egutegirik, eta, behinola, aste bat luzea egin zitzaion: larunbatean etxeratu beharrean ostiralean joan zen etxera. Hurrengo egunean berriz joan behar izan zuen mendira.