Arrasate (Gipuzkoa)

Marianista ikasketak

Marianista ikasketak Gerra bukatu zenean Eskoriatzan zegoen. Gogoan du gero egon zen gosetea. Eskoriatzatik Elorriora joan zen nobiziatua egitera. Handik Segoviara bidali zuten eta han ogi zuria jaten zuten egunero. Madrilgo Carabanchelen beste bi urte eman zituen batxilergoa bukatzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-153-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra bukatu zenean Eskoriatzan zegoen. Gogoan du gero egon zen gosetea. Eskoriatzatik Elorriora joan zen nobiziatua egitera. Handik Segoviara bidali zuten eta han ogi zuria jaten zuten egunero. Madrilgo Carabanchelen beste bi urte eman zituen batxilergoa bukatzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu, orduen, e… gerria akabau zanien zuk zittuan hamalau urte. Zu zeuntzen, gerria akabau zanien, han Eskoriatzan zeuntzen?
-Eskoitzan, Eskoitzan. Eskoitzan. Gose denporan be Eskoitzan. Guk gosie pasau gauen, e. Bueno, jente guztiek. Hamen epokaik txarrena izen zan, berrogeita… berrogeita bi. “El año cuarenta y dos“ esaten zan. “Cuarenta y uno, cuarenta y dos”. Bastante… gaztetxuek giñen ta… jan ein biher, baiñe…
-A, eskolarako ez zan egoten nahikua?
-Bai, baiñe… gure aiñe iñoz be ez, e? Hor… baiñe geuk bakarrik ez, e. Beste jente guztiek hamen Arrasaten ta… Gure etxien, Lore Tokin, ondo, ondo suertau zien: solo haundi bat erosi geuen ta aittek eta amak hartzen auen artue ta patatie, ta ez dakit… ez garixe ez, baiñe…. honeik jan-gauzak. Ta ondo pasetan gauen, e. Artue etxien guk ez gauen… zera, deklarau biherrik. Ta etxien aukien zera, ELMA-ko molinotxo bat, eskuko moliño bat, urunketako ta ba, ba! Ondo, ondo, ondo. Baiña hamen Eskoriatzan ta, estudiantiek-eta gaixki. Seminarixuetan be oso gaixki pasau auen horreik e, “cuarenta y dos”. Gero hortik lau urte pasaute Elorrixora juen nintzen. Elorrixon nobiziaue zan. Ta han urtebete ta, ba, ondo, ya ondo bazkaldu ta ondo. Hor urtebete ein nauen.
-A, ta nobiziue ein zeben Elorrixon?
-Elorrixon, bai. Ta gero handik Segoviara, estudixuek jarraiketan. Beste urtebete Segovian. Ta han ya goserik ez auen. Castillan “por lo visto”… Bollo bat emuten uskuen goixien hamarretakue, beste bollo bat eguardixen… eguardixen. Ta beste bollo bat merixendetako, ta beste bollo bat afaltzeko. Boillue ta ba, janarixa, ezta? Baiña ogixa! Ta ogi zurixa! Milagrue zan ha, hamendik urtenda, e. Baiña Castillan “por lo visto” ondo abitzen ta ba! Ez auen holako problemarik. Ta gero juen nintzen hor urtebete ein ta Madrillera.
-Sorian urtebete ta Madrillen?
-Madrillen, Caravanchelen urte bi. Ba estudixuek konpletetako. Ta han akabau gauen batxilleratue. Batxillerato, ha lehenako batxilleratue. Zelan zan? Zazpi urtekue.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia