Arrasate (Gipuzkoa)

Aitaren baserrira babes bila

Aitaren baserrira babes bila Loretoki etxean oiloak eta untxiak zituzten. Ortuan hazitako marrubiak ospitalera saltzen zituzten. Gerra auzora zetorrela eta, Erenuzketa baserrira joan ziren babestera. Han pasatu zuten hilabetean euren etxea garbitu egin zieten. Arrasateko guduari buruzko azalpenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-153-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Loretoki etxean oiloak eta untxiak zituzten. Ortuan hazitako marrubiak ospitalera saltzen zituzten. Gerra auzora zetorrela eta, Erenuzketa baserrira joan ziren babestera. Han pasatu zuten hilabetean euren etxea garbitu egin zieten. Arrasateko guduari buruzko azalpenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Etxe horretan ganaurik edo…?
-Ez, ganaurik ez gauken.
-Oillo edo holako…
-Oillo, oillo eta konejuek, baiñe ganaurik eta… Ortue eta mailluki saille gauken galanta, ta ortu txiki bat be bai ta. Maillukixek saltzen zien. Gure aittek eta amak mailluki... eta saltzen zittuen zerera, mojetara, sanatorixora.
-A! Saldu?
-Dirua, dirua atara biher eta. Ezta? Akordetan naz urte baten, ez dakit, berrehun ta berrogeita hamar kilo edo hartu zien, maillukixetan. Holan, espalda baten, e? Ez eizu pentsau. Dana sasi artie zan ta aittak ta amak atxurraz, ba, lanen puruz ba... Ta etxiau zan… guk etxie abandonau in gauen. Akordetan naz e. Egun baten, ba, abanzia atorrela eta, arratsaldeko xeiretan edo, aitte, ama ta lau seme-alaba, hartu eskuen ahal dauena ta hor auen mendira, Enusketara. Ha geraketan zan “un poco” holan “campo neutral” e? Peligro barik. Ta haraxe juen giñen ta zortzi bat egun in gittuen ta gero bajatu giñen sanatorixora. Han segurantza haundixaua euen, han... ba zoroetxietan ez zien sartuko iñor, ezta? Ta hantxe egon giñen. Ta hillebete bat pasau gauen ta barriro Lore Tokira. Ta etxie dana… apurtute ez baiñe dana sakeaute auen. Dana garbittute.
-Zenbat denpora egon ziñain kanpuen?
-E? Hillebete inguru.
-Hillebetien garbittu in otsuein?
-Etxera sartu barik. Etxera… Bilddurra gauken ta.
-Ta topau zeuein dana…
-Han tirue, tirue auen, tiro bixen erdixen. Murugaiñetik, zera, Francon tropak, eta bestaldetik bestaldekuek, ta han ezin geiken ibili. Holaxe.
-Ya. Ta nork sakeau otsuen ba zera?
-Sakeua, ez gauken ezer be ta, zer hartu… Erloju bat, erloju bat auken “Longiness” aitten eskontza-denporakue, ta hantxe ahaztuta itxi ta… Ta, ba, bestela, ba… ez dakit izeraren bat edo zeozer eruengo auen. Baiñe, bestela, etxie ba pinttau auen OHP ta iñun dienak ifini zittuen ta… gorrixek e, gorrixek etorten zien, ba, etxie bisittetan, gabez ba aber zeozer aber harrapetan auen hanka in baiño lehen. Horreik e, hemen Santa Agedan egon zien bi talde. Bat zien honeik, nazionalistak. Arrasatekue, ta beste errelebue, uste dot Legazpikue zala. Baiñe hamen Udalan auzen gorrixek baiñe gorrixek. OHP ta horreik asturianuek ta santanderinuek, horreik ez utsien… nazionalistak zien “como retén, defensa del pueblo”, ezta? Ta horreik ez utsien itxitten bajaketan Santa Agedara. Horreik ibiltten zien Udalatik, ta Udalatik Arrasaterutz eta… Egon zan egun bat zartada haundixa urten auena. Pentsetan auen desfilie moduen Udalatik Arrasatera sartu biher ziela /biziela/, baiñe hor, hamentxe bertan, ba bertako gauzak die, hamentxe Santa Anan hamentxe, Uribarriko auzuen, trill ein auen, ta zan San Andres egune, ta izugarrizko tiroteue, ta hortxe ebai zan. Frentiok. Ni lelengoko egunetan, ba, lelengo hillebetietan, ba gerria hasi zan juliuen, ezta? Baiñe abuztuen ta zerien, iraillien, ni ninguen mutikotxue tion etxien hamen Uribarrin. Ta gorrixen aldien gingozen ta etorten nitzen Arrasatera, reketiek auzen, soldauek auzen lekura. Ba! Esate baterako, ez auela holan “una línea cortada como frente”, baiñe San Andresen egunetik aurrera ya dana itxi zan ta… a tope egon giñen.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia