Arrasate (Gipuzkoa)

Mutikoak instrukzioa egiten

Mutikoak instrukzioa egiten Gorriek alde egin eta nazionalak Santa Agedan sartu zirenekoa gogoratzen du. Gero mutikoek instrukzioa egiten zuten, eta desfileak egitera eramaten zituzten kalera, "Flechas y Pelayos" jantziekin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-153-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gorriek alde egin eta nazionalak Santa Agedan sartu zirenekoa gogoratzen du. Gero mutikoek instrukzioa egiten zuten, eta desfileak egitera eramaten zituzten kalera, "Flechas y Pelayos" jantziekin.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero, sartu zienien, gero Francon tropok sartu zienien Santa Agedan, ez naz akordetan zela sartu zien. Han tanke bat etorri zan Aramaixotik, ta mutikuek han elexpeien ta kamioi bat eta. Ba, ogixe edo zeozer baakarren ta ogixe emun uskun /emuskun/ ta mutikuek jarri giñen talde bat eta hasi giñen…bueno, esan uskun /esauskun/ esateko “España sí, Rusia no, España sí, Rusia no“. Bueno, ta holakuek. Ta gero, gero ia… Franconak, Franconak giñen. Santa Agedan ez zan egon holan gauze espezialik.
-Eta hor gorrixak nora ein… nora fan zien hortik?
-E?
-Gorrixak hortik nora fan zien?
-Gorrixek hortik fan zien Arrazolara.
-Arrazolara, e?
-Ta gauzela sortu zan… Aramaixoko… hor auen bidie Aramaixotik Bilbora, Aramaixotik Olandixora, holan bidekurtze bat eiñ auen ta hortik manejetan zien Aramaixora etorteko. Generue, ogixe, jentie, lentejak eta iñun dienak hortik etorten zien. Baiñe hori kortau auen abanzien ta automobillek eta bi tanke ta anbulantzia bat be, Santa Agedan, aber Santa Agedatik pasetan zien. Baiña zelan, ezin leikien pasau! Mendirik mendi, ezin leikien. Ta hortxe su emun utsien ta hortxe, hortxe erre zien. Tanke bat hor egon zan urtietan errekara botata, ta ba hantxe, tanke bat. Bueno, ta gero, Francon denporan, esto… mutikuok instrukziñue ikasi gauen. Hamen egon zan bat, Julio Markaide. Ba hak e, soldauskara juen biherrien, ba, zeozer, kultura apurren bat baauken ta, ha nobixie Santa Agedakue auken ta ha bialdu auen Santa Agedara guri instrukziñue emuten. Ta gero jueten gitzen Mondraguera desfilera, desfilie egoten zan. Egurrezko fusillaz ta bixkerrien ta instrukziñuek… soldauek letxe! Soldauek letxe! Jo-ta bueno… Jantzixe be, arkondara kakixa, Reketiek moduen, ta beste batzuk, mordoxko txikitxo bat, falangistak. Haik Falangistak zien, ”Flechas". "Flechas y Pelayos“. Gu pelayuek giñen, ta bestiok, holan talde txikitxo bat, flechas.
-Falangistak.
-Falangistak, bai. Ta egoten giñen ba zeozer auenien, ba desfilen… edo etorten zan, hilddekoren bat igual, batonbat frentien hilddako bat, eta bueno, Arrasatera desfilia. Atxabaletako, pasau zanien urtebete, Atxabaleta hartu auena, Atxabaletara desfilera. Ta mutikutxuek han, hamaika-hamabi urteaz, ra! Fusillokin ta iñun dienokin. Hori holaxe da. Pentsau, oin pentsau eta ezin leike…
-Hori instrukziñoori eskola ordutan hartzen zebein edo…
-Ez, hori eskolatik aparte. Eskoliek ez auken zerikusirik horrekin.
-Ta bihartuta zeunzein fatea?
-Nora?
-Instrukziñora derrigorrez fan biher ziñain?
-Nik uste dot obligaziñue zala e, danok jueten gitzen ta. Aber zein… atzera botatie oso arriskutsue izeten zan ta… aurrera. Guk, hamar-hamabi urteko mutikuek ze ingo dozu /ingozu/ ba…
-Eta bixen bittartien hor, Loretoki…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia