Arrasate (Gipuzkoa)

Eskoriatzako marianistekin desfilatzen

Eskoriatzako marianistekin desfilatzen <p>Hamabi urtera arte, auzoko eskolan ikasi zuen. Gero Eskoriatzako marianisten eskolara joan zen. "Balneario de los marianistas"en lau urtez ikasi zuen. Gerra denbora zen, eta desfileak egiten zituzten Eskoriatzako parrokiara, Francoren garaipenak ospatzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-153-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamabi urtera arte, auzoko eskolan ikasi zuen. Gero Eskoriatzako marianisten eskolara joan zen. "Balneario de los marianistas"en lau urtez ikasi zuen. Gerra denbora zen, eta desfileak egiten zituzten Eskoriatzako parrokiara, Francoren garaipenak ospatzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta, orduen, sei urtetatik hamalau arte eskola horretan ibili ziñan.
-Ez, hamabi urtera arte.
-Hamabi urtera arte.
-Gero Marianiste sartu nitzen, han, Eskoitzan, Eskoitzako kolegixuen. Ta hor egon nitzen lau urte. Oin hori kolegixue desagertute dau. Hori zan balnearixue, Eskoitzako balnearixue. “Balneario de los Marianistas“ esaten zana, ta hor zauzen Marianistak.
-Ta bañuetxien ikasi zeben zuk?
-Ha zan kolegixue.
-Marianisten bañuetxia.
-Bai. Hor lau urte ein nittuen.
-Lau urte. Eskoriatzan, ezta?
-Bai.
-Eta hor be… karo…
-Dana erderaz. Gerra denporie zan ta, joe, erderaz ta. Gero zeozer baauen, Francon tropak holan, ba, Tarragonara edo sartu ziela, o Bartzelona hartu auela, danok desfilie eleixara, Eskoitzako parrokixara. Han “Tadeum“ ta iñun dienak kantau ta gero plazara, ta han mitiña plazan. Gu mutikotxuek hamabi, hamahiru ta hamalau urteaz ta, ba, dana aurrera. Holaxe zan.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia