Arrasate (Gipuzkoa)

Meza latinez, sermoia euskaraz eta gazteleraz

Meza latinez, sermoia euskaraz eta gazteleraz Eskolako jolas-orduetan erdara erabiltzera behartzen zituzten, baina ez politikagatik, erdaraz egiteko ohitura hartzeagatik baizik. Elizan meza latinez ematen zuten, baina sermoiak euskaraz eta gazteleraz.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-153-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolako jolas-orduetan erdara erabiltzera behartzen zituzten, baina ez politikagatik, erdaraz egiteko ohitura hartzeagatik baizik. Elizan meza latinez ematen zuten, baina sermoiak euskaraz eta gazteleraz.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Guk gauken obligaziñue errekreuen ta urteten gauenien, erderaz ein biher gauen /inbigauen/.
-Zeuen artien be?
-Geure artien obligaziñue, erderaz itteko. Baiñe hori ez zan “por patriotismo ni franquismo“ ta. Hori zan, guk dana euskeraz itten gauen kalien, ta ba oittura bat hartzeko erderaz eitteko. Ez zan, politikarik ez auen hor. Nik ondo pentsetan nauen hori. Hori ondo pentsau… Oin beittu ta ondo pentsetan nauen.
-Baiña gero etxian, etxian euskeraz.
-Oin be jueten bazara ingles ikesten kolegixo batera ta dana ingles ta esaten dutsue “bueno, errekreo denporan be ingles e, hamen danok ingles“. Inglesak garelako ez baiñe, horixe, ikesi en biher. Guk erderaz ikesi biher gauen /ikesibigauen/, euskeraz ezkiña guztietan, etxien, kalien… esto, eleixan be euskeraz eitten zan e. Gero Francon denporan be euskeraz. Sermoie erdixe euskeraz ta beste erdixe erderaz. O lenengo erderaz, ta gero euskeraz.
-Jente danak entenditteko, ezta?
-Bai, bai, bai. Baiñe zelan orduen mezie-ta latiñez esaten zan, dana latiñez… sermoie bakarrik euskeraz, edo erderaz. Beste dana, ebanjelixue ta “Dominus Vobiscum“ ta meza dana-dana-dana, badakitzu, ni akordetan naz, dana latiñez zan. Horixe zan bakarrik euskeraz, sermoie. Euskeraz ala erderaz. Hori beste leku askotan be, Arrasaten, ta Burgosen ta Madrillen be mezie betik latiñez izeten zan. Dana latiñez.
-Iñok ulerketan eben, zerak, abariek latiñez esaten ebena?
-Bueno, ba ba… ez zan… inportantziaik ez auken. Sermoie ondo entzun ezkero, bestioi, ba, mezie, ba, badakitzu.
-Oin be antzera itxurie.
-Norberak errezau ta…
-Honek oingo aitta santu honek antzea, latiñez emutia gure dittuk mezok.
-Bueno, badauz, badauz hortarako ondion, dana latiñez eitteko…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia