Arrasate (Gipuzkoa)

Aita Santa Agedako lorezain

Aita Santa Agedako lorezain Aita Gesalibar auzoko Enuzketa (Erenuzketa) baserrikoa zen, eta ama Uribarriko Goiru baserrikoa. Aitak Eibarren eraikuntza lanean jardun zuen, eta gero Santa Agedako ospitaleko lorezaina izan zen. Loretoki izeneko etxea eraiki zuen bertan bizitzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-153-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita Gesalibar auzoko Enuzketa (Erenuzketa) baserrikoa zen, eta ama Uribarriko Goiru baserrikoa. Aitak Eibarren eraikuntza lanean jardun zuen, eta gero Santa Agedako ospitaleko lorezaina izan zen. Loretoki izeneko etxea eraiki zuen bertan bizitzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta nunguak zittuan aitta-amak?
-Aitta-amak Arrasatekuek, baiña Arrasateko auzue Gesalibarkuek. Aitte izen zan baserrittarra, ta ama be baserrikua. Aitte zan Enusketakue ta ama Goirukue. Oso baserri famatue zan Goiru. Uribarrin, Goiru. Ondion han dau baserrixe. Ta gero gure aitte ibili zan soldauskan, ta urten auenien ez auen lanik eta Zerrajeratik juen zan Eibarrera. Eibarren ibili zan lanien konstrukziñuen. Ta gero etorri zan Arrasatera, ta Arrasaten Santa Agedako sanatorixuen monjetan, psikiatrikuen, puesto bat hartu auen jardiñe ta horreik gauzok zaintzeko. Horixe izen zan. Ta ama ba etxekue beti, etxekoandrie. Etxe txikitxo bat ein gauen, kanpoko etxe bat, ta hantxe bizi giñen Santa Agedan. Ondion be hantxe dau etxioi. Etxe bat politta.
-Etxe horrek izenik baeukan?
-Loretoki. Oin be Loretoki da.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia