Arrasate (Gipuzkoa)

Joskin eskola Uribe baserrian

Joskin eskola Uribe baserrian <p>Goikoetxea abokatuaren emazte Julirekin ikasi zuen josten. Uribe baserrira ere etortzen zen Juli irakastera. Mariak hogei urterekin joskin eskola eta tailerra jarri zituen baserrian. Hamar urtez jardun zuen joskin eskolarekin. Santa Agedako moja bati ere irakatsi zion, errezo artean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-146-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Goikoetxea abokatuaren emazte Julirekin ikasi zuen josten. Uribe baserrira ere etortzen zen Juli irakastera. Mariak hogei urterekin joskin eskola eta tailerra jarri zituen baserrian. Hamar urtez jardun zuen joskin eskolarekin. Santa Agedako moja bati ere irakatsi zion, errezo artean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Josten ikastera nora fan ziñan?
- Ba, josten ikestera, hoixe, abogauen andrie zan modistie. Estom Ignacio Goikoetxea zan, hil zan. Ta hointxe hil da semie, ointxe urtebete bat hil da. Haren semie be abogaue ta aitte-semiek bixek gazterik hil zien, bate bestien atzien. Abogaue, Jose Ignacio. Mondrauen bizi diez eta atzenengo zera artien. Bai, eta, holakotxe...
- Eta gero ze, joskin ibili ziñen gero?
- Bai. Gero etxien be, ikesi nauenien, gizona, abogauek modistiorri, niri erakutsi ustenai, ez utsen ixten "siempre hilos!" tartamudo zan apur bat "por el pasillo y la alfombra y quítame eso". Abogaue ta ondo irabazten auen ta bestie modista eta neskak etxien, ba, abogau horrek, enda "fuera, fuera!", bialdu. Neu atzenengoko bialdu nindduen. Erakutsi usten "corte y confección" enda gura euen neuri erakustie "corte y confección", titulue etaratie Bilbon. Hiru hillebete esan ostien. Etxien ez ustien itxi, esan ostien "ba, modista ta zera ta bestie ta". Bueno, abogau horren andriorrek ahalegin guztiek ein usten berak lagundu usten. Gero etorten zan basarrire, hemen Mondrauen bizi, hementxe, Arrasate gaiñien, eta etorten zan Uribera neuri erakustera. Frakak ebai, alkondarak ebai...
- Etxera etorten xatzun, e?
- Etxera, bai, modistioi. Oso, Juli, hil zan kottaue. Enda, emon usten neuri, titulue letxe emon osten neuri. Hartu nittuen hiru-lau neska, soltera, neuken hogei-hogeta bi urte. Esto... hogei urte neuken akabau nauenian jostioi. Hasi nitzen neure kontura lau-bost neska egunero aukitten nittuen basarrixen, ifini gauen kuartotxo bat, hantxe sartzen nitzen neskakin eta fabrikatik, Mondrauetik etorten jaten ikesten asko, basarrire. Edozer lana! Abadiei sotanie be eindde nau, nobixiei ezkonketako soiñeko zurixe koliaz be bai. Ipiñi bihe zien, ipiñi bihe zien, ipiñi bihe zien danetarakuek. Ointxe nauen moduen, gizona aurrera atarateko zerien.
- Gaiñera, orduen, orduen zu ibili ziñan joskin etxian.
- Etxien joskin erakusten, erakusten bai. Joskin erakusten bost urtien soltera. Gero, xeigarren urtien ezkondu nitzen, beste bost urte... in nittuen soltera bost urte joskin ta beste bost urte ezkondute ume bikin zerien, kalien in nittuen. Beste bost urte, ez! Bost urte soltera ta beste bost urte ezkondute gizon honeaz ezkondute neskakin ta bi umetxokin in nittuen Uriben, basarrixen josten. Santa Agedako zera auen, frailietan auken kosturerixie eurak neskak, auzoko neskak eta juaten zien hara ta preparau nittuen hiru-lau bat preparau nittuen hara josten juateko, bai, zorue, ba, gizakuma harentzako kantzotzilluek edo fraka edo ein bihe zienak edo arreglua apurtu iguel itten zittuen ta, ba, josten neu. Hamar urte neskakin ta oin hemen nabil.
- Hamar urte horreik erakusten Uriben in zittun?
- Bai, Uriben in nittuen erakusten neskakin. Moja bati be bai, erakutsi nutsen, Santa Agedatako mojatatik urten auen ta preparau nauen neuk, Sole, hortxe bixi da, eta preparau nauen ta hari be erakusten be beti be errosaixue errezau, mojietatik etorritta auen ta, errezau, aingeruei ta kantau ta holaxe. Oindikan saludetan nau, ointxe dau, alargundute dau, eta ezkondu be in zan mojiori, bertako enfermero bateaz ta hemen Mondrauen bizi zan. Enda sarritten ikusten gaz bixok eta "E? Akordetan zara, Sole?" esaten dutset "errosaixuek errezetan gittunien?" "Bai! Bai!".

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia