Antzuola (Gipuzkoa)

Lau umerekin ezin jostun jarraitu

Lau umerekin ezin jostun jarraitu Jostun lanean janzteko arropa egiten zuen, jostundegia etxean zuela. Senarra arotza zen eta altzari denda jarri zuten etxean. Bi ume zituela haurdun geratu eta bikiak izan zituen. Lau ume zaindu beharrak joskintza uztera behartu zuen Purita.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-070-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jostun lanean janzteko arropa egiten zuen, jostundegia etxean zuela. Senarra arotza zen eta altzari denda jarri zuten etxean. Bi ume zituela haurdun geratu eta bikiak izan zituen. Lau ume zaindu beharrak joskintza uztera behartu zuen Purita.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Jostun lanak ze itten zittun, etxien?
-Bai.
-Taillerra eta etxien zeukatzun?
-Etxien. Eta hementxe, nik orduan sukaldia behien neukan, hementxe.
-Ze itten zeben, janzteko erropak-edo…?
-Bai, janzteko, janzteko erropak. Bai, nik josten neban hasi abrigo, traje, zer guztiak itten nittun orduan.
-Eta noiz arte ibilli zara lan horretan?
-Ezkondu eta leheningo bixak euki nittuanian ondo ibilli nitzan. Greo ipiñi giñuan hemen denda bat, mueblerixia. Arotza zan nere gizona eta ipiñi giñuan muebliak saltzen hemen. Eta orduen sukaldia gora jaso eta hau ipiñi giñuan denda. Eta klaro, beste lan bat gehixau geratu jatan, baiña nik orduan ama neukan etxian eta bueno, nehiko zerekin. Eta ondikan ba bueno, esaten notsen, bertan, ba itten neban bat atendiu eta bestia atendiu, bixak, eta hola. Baiña haurdun geratu nitzan bi euki eta gero bigarrenak bi urte eta erdi zeuzkala, eta haurdun geratu nitzan eta ondikan ba famelixa gutxiagokin, neukan ba hartuta famelixa batzuk eta haretxeri josten notsen. Eta esaten nosten, hirugarrenak asko lotzen dau gero, asko lotzen dau, eta gero zera, gero bi.
-Bi batera?
-Bi batera. Orduentxe kitto!
-Lau ume euki (di)ttozue orduen? Edo gehixau?
-Lau, bai. Bi neska-mutillak bigarrenak. Edo hirugarren zerian, bueno, orduentxe dana laga bihar izan neban. Etxerako bai, e? Etxerako betik dana josi neban.
-Orduan esan dozu gizona Udalako…
-Ez, nere gizona ez, nere gizona zan… haura Udalakua zan aitta. Nere gizona hemen, Kale Goikua, bai, arotza.
-Bera ezkondu zan hona.
-Bera ezkondu zan honutz, bai.
-Orduen bera arotza.
-Arotza.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia