Maria Ormaetxea Goitana
Arrasate (Gipuzkoa) (1922-2018)
Biografia
Gesalibar auzoko Jauregi baserrian, “Baxabena” izenarekin ezaguna, jaio zen sei anai-arrebatatik zaharrena. Ama umetan Durangotik Baxabenera etorritakoa zen, eta aita berriz Aramaioko Berasategi baserrikoa. Mariak zazpi urte zituela familia Uribarri auzoko Eguzkitza baserrira joan zen, eta hemezortzi zituela, auzo bereko Uribe baserria erosi eta bertara joan ziren bizitzera. Gaur egun Garaia Berrikuntza Gunea dago Uribe baserria zegoen lekuan. Maria zortzi urterekin “Damas de la Asunción” kongregazioko mojen eskolan hasi zen, eta bertan ikasi zuen ia hiru urtez. Neskame jardun zuen Elmako zuzendari Julio Agirrebeitiaren etxean, hilean 30 pezeta irabazten. Geroago josten ikasi zuen, eta ondo ikasi ere. Maria bera joskintza irakaslea bihurtu zen, eta Uribe baserrian hamar urtez neska askori irakatsi zizkien joskintzaren trikimailuak. Gerran Eguzkitza baserria erre egin zieten nazionalek, eta berreraiki egin zuten gerraostean. Mikel Arrieta arrasatearrarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-146 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARR-147 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute