Karapaixoa edo Pazko-opila
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-145-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitajauna zen Pilarren aita pontekoa. Bera hil zen arte urtero egin zion "karapaixoa" (Pazko-opila). Okindegian egiten zituzten karapaixook, eta Garizuman oparitzen ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 02a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: ARR-145/021
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Garizuma eta Errauts Eguna
Transkripzioa
- Ni abuelok asko ein dost. Abuelok asko asko asko. Karapaixua bera hil arte. Karapaixua, bakitzu.
- Bai, bai, bai, bai.
- Harek ein dust niri bera hil arte! Haundi ein ta danak ein ni danak ta berak, aittajaunak karapaixua.
- Eta karapaixua hemen Arrasatekua zer da hola, triangulo bat?
- Bai, triangulua. Gero arrautzak, txorixua...
- Oñatikua, Oñatin be halaxe da.
- Karapaixua.
- Eta hori karapaixua etxien itten zeuein edo...
- Ez, ez, panaderixan.
- Panaderixan?
- Panaderixan.
- Ze, urteko ze garaittan emoten da karapaixua?
- Garizuman.
- Garizuman?
- Garizuman. Ia oin ez da itten. Oin ez dau gure iñok karapaixoik. Hori, nik daukat bi-hiru edo neure besuetakuek eta ja! Batai be bapez, porke oin dirue bihe daue ta... Oin neuri falta itten dost diruak. Diruak neri falta itten dost oin.
- Bai, bai, bai, bai. DIrua. Lehen karapaixua baiña, danok in dou hori ta.
- Bai.
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!