Pilotaria eta iturgina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko uztailaren 09a
- Iraupena: 0:02:31
- Erref: ARR-084/023
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
-Ta, orduan, ogibidez betik izan za hojalaterua?
-Gero?
-Almazena edo…
-Bueno, gero almazena, saneamentos, euki naixuan nik, ta Pakok itten juan hojalatero ta nik zera. Baiña beti euki juau hojalaterixia, e. Guk beti. Ta ni gero be, pelota partidue jokatu ta, hi, astelehenien obrara, e! Holaxe.
-Orduko hojalatagintziak ta oinguak badaukie bape antzik?
-Bueno, tira, tira, tira, tira, tira. Orduen holakotxe tubotxuei be roskak emun biher jakuen alde bixetatik. Holakotxe tubuei be bai. Baiña hori hola, e, terrajiaz, e! Eta baiñerak-eta eruen biher zittuan eskilleretatik holako badakik, holako obratan zelan ipintten dien eskillerak? Handik gora, kriston pixuekin. Bi edo hiru lagunek eruen biher. Eta horreik danok, e. Gaurko moduen? Gruak eruen, bestie… bueno, bueno, bueno… bueno, alde, e! Gero, tubue pareta barr… zera tapetako, mallukiaz ta zintzelakin, harei kanala ein [bihoken], e. Ladrillo danai kanala, e. Ta han... han sartzeko… Oin, barrez, “truu, truu”. Konparaziñorik be ez! Oin, barrez, oin, barrez, tubo guztiak dittuk e, latoizkuak. Kobrie jabik oin. Kobrie hartu, sartu holaxe, soldadurie be lotu ta “trrrok!” bera sartzen dok, likido bat ein, “pin-pan-pon”. Ebateko holako katxarro txiki bateaz nehikue dok /nehikuok/. Ai, ai ai, ai, ai. Lehen "llave inglesa", "llave esparrago", alikatiak... Tripodie, tripodiei eutsi ein biher… Jo, joder… Konparaziñorik be ez ezetarako. Alde guztietan, gauza guztietan, e!
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!