Trenbide zaharrak; salbokonduktoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko uztailaren 09a
- Iraupena: 0:02:21
- Erref: ARR-084/021
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Trenak , Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
-Hik preguntau dustek zelan faten gitzien gu pelotan-ta ta. Je! Trenian hartu, Bitorixan jokatu, gabeko trena galdu eta bertan lo ein biher! Bertan lo ein biher! Holaxe faten gitzuan.
-Karo, gabian be, ba, igual hamarretan edo hamaiketan izango zan azkenengo trena.
-Zer, gabien? Azkenengoko trena honako? Zortzi tt’erdietan!
-A bai, e?
-Karo! Beratziretan Mondrauera aillegetan zuan. Ba, zortzietan azkena. Zortzietan, porke…
-Hori trenori e, Bitorixatik Mondrauera nundik pasaitten zan? Gatzaga ingurutik edo?
-Gatzaatik.
-Nik idearik trenbide horrenik…
-Bitorixatik Landara. Landatik Mariñera. Bueno, Gatzaa. Gatzaa, Marin, Mazmela, Eskoriatza, Atxabalta, Mondraue, ta Maltzagaraiño.
-Hor erripa haundixa egongo zan, ba, ezta?
-Bai. Buelta haundixek, hola, bueltaka. Bueltaka. Erripie baiño, buelta asko, kurba asko. Ez dakit zenbat zera. Ixa ordubete itten juan Mondra… zeretik, Bitorixatik Mondrauera. Bueno, geratu be leku askotan e, trena.
-Bai, orduan auzo danetan.
-Bai, bai. Mazmelan be geraketan zuan ta. "Apeadero" edo deiketan jutsien horreiri.
-Hori da. Eta gerra denporan, Mazmelara juateko ta, ez zeuen biher izeten salbokonduktua ta?
-E… hamen egoten zuan… gerra denporan Eskoritzan egoten zuan zera, kontrola. Ta Mazmelara fateko-ta bai, bapel bat biher zuan, aiuntamientuen atarata.
-Salbokonduktua.
-"Salboconducto", hori dok. Salbokondukto.
-Bai, niri jende askok komentau dost.
-Bai, bai, bai. Salbokonduktua. "Nora fan biher dozu?" ta aiuntamientura fan ta salbokonduktua atara biher. “Caguen la puta leche… San Dios…” Holakorik ondio, holakorik ondio…
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!