Arrasate (Gipuzkoa)

Inguruetako erromeriak

Inguruetako erromeriak Aretxabaleta, Bergara eta Oñatiko erromerietara joaten ziren batzuetan. Bedoña auzora joateko senda gogoan du Joxek. Otalora Zelaita, San Prudentzio eta Santa Agedako erromerietara ere joaten ziren. Auzoetako jaietara joateko baimena erraz lortzen zen lantegietan garai haietan. Jendea zoriontsuago bizi omen zen, behar gutxiago zeudelako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aretxabaleta, Bergara eta Oñatiko erromerietara joaten ziren batzuetan. Bedoña auzora joateko senda gogoan du Joxek. Otalora Zelaita, San Prudentzio eta Santa Agedako erromerietara ere joaten ziren. Auzoetako jaietara joateko baimena erraz lortzen zen lantegietan garai haietan. Jendea zoriontsuago bizi omen zen, behar gutxiago zeudelako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-[Eta beste herri batzutako jaittan, edo auzotako]… ta fateko ohitturarik izaten zeben?
-Nik gutxi. Baiña bai, izeten juen! Baiña nora, Bergara! Oñatira, Atxabaltara. Ta holakotxietara, gehixau ez jauan /etxauan/ hi! Ez jauan /etxauan/ baiña ezer! Ez jauan /etxauan/ ezer.
-Eta auzoko jaittara, Bedoñara edo…
-Ba, gutxi. Bai, batzon batzuk bai baiñe jente gutxi. Ta oiñez fan biher zuan e. Ta... Bedoñarako senda bat jauan bakarrik e. Ta burdi bide bat. Gehixau ez jauan /etxauan/ ezer. Oin jazak karreterak eta, lehen ez jauan /etxauan/.
-Baiña orduan igual dantzia gusto gehixaukin … janaldixa lelengo zera ta…
-A holakuek ta bai, Otala zelaira ta hori bai. Gero zerera, San Prudentziora askotan. San Prudentziotan oiñez jentia! Santa Agedara be bai! Santa Agedara ta orduen... Santa Ageda egunien atsaldien jai hartzen juen jente askok e.
-Kontxo.
-Bai, erromerixara, horraxe!
-Baiña jente asko herri danekuak edo Santa Ageda auzokuak bakarrik?
-Ez, ez, ez, herri… Mondrauekuek be bai. Santa Ageda atsaldien. Orduen jai be samur emuten zuan e. Permisue eskatu ta harako dala edo bestie… samur emuten zuan orduen. Gaur papelak eta erun biher dittuk /bittuk/, baiñe orduen... Orduen ez jauan /etxauan/ halakorik. Orduen ez jauan /etxauan/ halakorik. Orduen beste modu baten bizi gitzuan. Ta gaur baiño gauza gutxiaugaz, baiña nezezidaderik be ez gaukan guk, ez gaixuan ezauketan ta! Entendiruten dustek, ze esaten jaken, e?
-Bai, bai, horixe, horixe bai.
-Ez gekixan, bai. Eta konforme.
-Ba bai. Hor ez kotxerik ez…
-Beeee… konforme. Oin uste dok gu baiño hobeto bizi diela honeik? Ke ba! Honek jaukiek guk ez gauken gauza asko, ta onak, gaiñera.
-Baiña gauzak bakarrik.
-Baiña… konformidaderik ez jaukiek /etxaukiek/!. Gu, barrez, ”Joñooooo nun egon zara?” eta “Bergarako fiestetan!“ ta jodeeee iasta, iasta! Oin barrez fiesta egunero jaukiek.
-Bai. Ta alde guztietan.
-Eguakotx guztietan, “pum” urten ta zapatue ta akabo. Baiña len? Tira, tira, tira, tira. Len domekie domeka zuan, ta oin, barrez, ezer be ez. Diferente dala dana, dana, dana.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia