Muxika (Bizkaia)

Bizkargi eguna

Bizkargi eguna <p>Ariatzako Santa Kurtzeak beti antzekoak izan direla dio. Bizkargi eguna, maiatzaren 3an ospatzen da; egunean bertan joaten ziren, ez hurrengo domekan. Mezara joan ostean, Aita Kurtzearen gurutzean txantelak ematen zituzten herritarrek eramandako zahagitik ardoa debalde edateko. Letainia egoten zen ermitara arte, eta txantela heltzen zirenei ematen zieten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-015-081 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ariatzako Santa Kurtzeak beti antzekoak izan direla dio. Bizkargi eguna, maiatzaren 3an ospatzen da; egunean bertan joaten ziren, ez hurrengo domekan. Mezara joan ostean, Aita Kurtzearen gurutzean txantelak ematen zituzten herritarrek eramandako zahagitik ardoa debalde edateko. Letainia egoten zen ermitara arte, eta txantela heltzen zirenei ematen zieten.

Transkripzioa

- Hamen Ariatzako Santa Kurtzek-eta lehen zelakoak izeten zien?
- Santa Kurtzek oingo antzekoak lehen be. Bai, nik beti antzekoak ezetu dotaz /ezetutaz/ hemengoak hemengo Santa Kurtzek.
- Ta Bizkergikoak?
- Bizkergikoa Santa Kurtz egune, maietzan hirue.
- Bai, laster, hille bete barru. Eta gero hurrengo domekan be bai joaten ziñien?
- Ez, ez zan egoten. Hurrungo domekan egoten zala esaten eben, baia hurrungo domekan ez zan joaten.
- Maiatzien hiruen. Ta zer egoten zan Bizkergin? Bizkergin zer egoten zan han sasoien zu umie ziñenien?
- Ba erminttie dau han. Ta Aitte Kurtzekoa dau han Bizkergin.
- Ta zer, mezatara joan eta listo?
- Ba mezatara joan ta han kurtzien txakur zera txantelak emoten zittuezan eta gero herridxek zaragidxe eroaten eban ta haregaz txantelaz ardaue debalde.
- Ta zer zan hori txantela?
- Ba txantela emoten ban ba zelan hara kurtzera, letaiñie egoten zan, ta hara zelan allege egon garien letaiñien.
- Ta letaiñie nundik nora joaten zan ba?
- Letaiñie joaten zan: Besaizera urteten eban ta gero Besaizetik gora hona Billaure, ta Billautik Kurtziatik Bizkergire.
- Eta han batzen ziñien ezta, Larrabetzukoak gaztiek, Zorrontzako gaztiek, Gorozikeko gaztiek?
- Bai, jente asko, jente asko joaten zan, asko, asko.
- Bai?
- Bai, asko joaten zan.
- Ta Muxiketik be asko?
- Danetik. Bizkergire, Bizkergi famosoa zan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia