Arrasate (Gipuzkoa)

Gaztetako dantzak

Gaztetako dantzak Plaza erdian zegoen kioskoaren bueltan gazteek dantza egiten zuten, gurasoak begira zeudela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Plaza erdian zegoen kioskoaren bueltan gazteek dantza egiten zuten, gurasoak begira zeudela.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta alaixauak. Zuek erromerixa ta dantza ta nora joteko joeria zeukatzuein hortarako? Han Mondrauen bertan plazan itten zeuein dantza, edo?
-Plazan, Mondraueko plazan, domeketan.
-Zein egoten zan, Julio eta honeik joten euein han edo?
-Zein Juliok?
-Julio Galartzak eta, Torresek eta. Edo zu baiño zahartxuauek die horreik?
-Horreik zaharrauek dittuk ni baiño.
-Torres tanborillakin ta Julio txistuekin ibiltten zien.
-Bueno, horreik txistularixek zittuan.
-Ia, baiña, niri esan ostan joten eueilla bandan, bandiek eta…
-Ta gero musika, bai, plazan be bai. Horreik e, sueltue joten juen.
-Bai.
-Ta gero bandie jauan Mondrauen ederra e. Ta kioskua jauan erdi-erdixen. Plaza erdi-erdixen. Ederra kioskua! Hak, ha lastimie kentzie. Joeeeee. Eta holaxe bueltan, dantzan itten zuan, ta aittek…
-Ta bandie kioskuan, ezta?
-Bai. Aittek eta amak eta dana ikusten, ta semiek eta alabak-eta dantzan. Nik hori bizi izen naixuan, baiña gutxi, porke ni pelota partidua jokaketan faten nitzuan, ta beratziretan akabetan zuan musikia, ta gu berandu etorten gitzuan. Ta gu afaldu eta kalera urten orduko… akabauta egoten zuan dana. Ta gero tabernak be hamabixetan zerretan zittuan e! Taberna danak hamabixetan zerrauta, e. Ez oingo moduen, goixeko xeiretan ta. Hamabixetan fuera! Serenuek etorten zittuan ta aide!

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia