Arrasate (Gipuzkoa)

Oiartzunen arrasatearrak fusilatu

Oiartzunen arrasatearrak fusilatu Osabarekin batera hiru abade fusilatu zituzten Oiartzunen. Hirurak ezagutzen zituen Joxek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Osabarekin batera hiru abade fusilatu zituzten Oiartzunen. Hirurak ezagutzen zituen Joxek.

Transkripzioa

-Ta horreik Mondraueko abariok? Horreik hirurok ezauketan nittuan nik e! Don Josegatik, parrokuegatik esaten juen nire zaharrak, ni pelotan hasi nitzenien, tasixien ta faten gitzuan, ta ni irueten nindduen. Ta harein konbersaziñuek eta, ta hori Santue zuan e! Hala esaten juen e. Don Jose Joakin Arin. Bestie Markiegi ta bestie Guridi.
-Guridi Oñatikua.
-Guridi Oñatikua. Luixen taberna, Luisen tabernakue.
-Eta jo, neri, ez dakot goguen nok, baiña preguntauta ia ze pekatu in euein abare horreik, batek esan ostan euskaldun ikastola antzerako zerbait ipiñi eueilla horreik euren zerien. Euren abaretxien edo…
-Abadetxien, ikastolie jauan!
-Ba, ta hori ba eurak ipiñitakuan…
-Ta hori dok zera?!
-Garai baten hori…
-Delitue hori dok?!
-Garai baten hori delitua zan.
-Bueno, bueno, bueno…
-Falangistentzako bai.
-Bueno, bueno, bueno… Lotsarik be ez jaukiek /etxaukiek/ ta.
-Ezta bape be.
-Lotsarik pe ta…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia