Arrasate (Gipuzkoa)

Eskolatik iturgintzara

Eskolatik iturgintzara "Escuelas Nacionales" deiturikoak ere jarri zituzten gerraostean. Den-denetan neskek eta mutilek aparte ikasten zuten. Hamasei urtera arte ikasi zuen San Viator eskolan. Aita Eskoriatzako baserritar bat zen, eta ama arrasatearra. Aita iturgina zen, eta etxean zuen tailerra. Joxek aitaren ogibidean jarraitu zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Escuelas Nacionales" deiturikoak ere jarri zituzten gerraostean. Den-denetan neskek eta mutilek aparte ikasten zuten. Hamasei urtera arte ikasi zuen San Viator eskolan. Aita Eskoriatzako baserritar bat zen, eta ama arrasatearra. Aita iturgina zen, eta etxean zuen tailerra. Joxek aitaren ogibidean jarraitu zuen.

Transkripzioa

-Publikuek gero beste batzuk euzen, e! “Escuelas nacionales“. Batzuk zien “escuelas nacionales“, goiko Santa Barbaran euen bat, beste bat Calvo-na, beste bat… hiru eskola edo baeuzen e. Baiña hor mutillek eta neskak aparte egoten zien. Baiñe ni ibili nitzen San Viator, Viatoristas.
-Bai. Eta San Viatorren mutillak bakarrik, edo zelan zan?
-Mutillak bakarrik.
-Eta Ikastolan neska-mutillak alkarrekin?
-Ezta, ezta.
-Ezta, bape?
-Orduen holakoik ez euen. Neskak egoten zien mojetan. Mojetan.
-Ez, eske, auzo-eskoletan normalien alkarrekin egoten zien.
-Ba gu ez, Mondrauen ez.
-Eta San Viatorren zenbat urtera arte?
-Baaaa… hamasei urtera arte edo. Hamasei-hamazazpi urte.
-Bai, e, hainbeste e?
-Ba, hamasei, hamasei urtera arte, bai, bai. Ez e, e! Orduen ez euen ezebez gehixau e, hortxe akabetan zan e!
-Bai, bai, bai.
-A.
-Hamasei urtera arte eskolan.
-Horreik gero, gero urten auen horreik zerok. ”Escuela de aprendices” eta horreik gerokuek die e. Orduen e, diruek eukenak faten zien estudixetan kanpora. Baiña zenbat? Mondrauetik hamar lagun edo e! Beste danak, hortxe akabetan zan.
-Eta lanera.
-Lanera.
-Zeure aitta-amak nunguak zien?
-Nire aitte zan Mazmelakue.
-Mazmelakua, ze etxetakua?
-Etxenausi, caserio Etxenausi. Ta ama Arrasatekua. Aitta zan Bittor Arriaran, ta ama zan Rosa Aranburu.
-Ama zer, kaletarra?
-Bai, kaletarra.
-Zenbat anae-arreba ziñein?
-Xei.
-Sei anai arreba?
-Lau mutil ta bi neska.
-Eta zu, orduen, Arano kale horretan bizi izan zara beti edo?
-Hortxe geuken guk, bizi ta hojalaterixie geuken guk.
-A, jontxo. Aitta hojalaterue zan?
-Aitte hojalaterue. Ta gero neu be bai.
-Oseake pelotari baiño lehenau hojalatero izen ziñan?
-Bai, ta gero be bai. Ta gure aittek eukiko auen orduen… hiru langille. Ta ni hasi nitzen… anai nausixena fan zan Zerrajerara, ofiziñetara. Ta ni hasi nitzen hojalatero ta, ba, hor nebillen, hojalatero.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia