Arrasate (Gipuzkoa)

Aitajauna karlisten gerratean

Aitajauna karlisten gerratean <p>Aitajaunak karlisten gerratean borroka egin zuen. Dominikaren etxea Monterrongo kondearena zen, eta karlisten gerratean erre egin zen. Berreraiki zutenean, Dominikaren aitajaunak bertan artaldea jarri eta bizitzera etorri zen. Auzotar batekin ezkondu eta familia sortu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-076-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitajaunak karlisten gerratean borroka egin zuen. Dominikaren etxea Monterrongo kondearena zen, eta karlisten gerratean erre egin zen. Berreraiki zutenean, Dominikaren aitajaunak bertan artaldea jarri eta bizitzera etorri zen. Auzotar batekin ezkondu eta familia sortu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Politika asuntuen gurien ez zan inor sartu. Aittajaune, hemengo, hemengo aittajaune gerra denporan, karlistako gerra denporan, gerran ibilitta euen ez dakit zenbat urtien.
- Karlista denporan, karlista gerran.
- [Gerra…lehen…] Karlistako gerria, lehengo gerran, ez oin. Nacionala, treintaisesekue ez, aurrekuen. Ta zan, Garagartzan Jaiberriko semia ta zien, ez dakit zenbat esaten euen gure amak, beratzi o hamar seme-alaba. Ta anaie etxera, nausixena orduen ezkonketan [segixue] ta apelliduek eta orduko denporak. Enda semeik zaharrena Garagartzan, bere anai zaharrena, ezkondu ta ez dakit zenbat, xei urtekue edo mutikue etxien ta ez dakit zenbat urte, xei o zortzi urte edo ez dakit zenbat gerran eindde euen aittajaune etxera etorri barik ibilitta.
- Koño.
- Ta orduaintxe soltero, hau gerratien erre, hau kondiena ei zan. Hau…
- Hau zeuen etxiau?
- Hau etxiau "Conde Monterrón". Enda hau gerratien erre, bera gerra ibili zan urtien erre, enda ein deu barrixa. Barriztaute.
- Hori zan mila zortzirehun ta pikuan, ezta?
- Nik ez dakit…
- Hau erre zan gerrate karlistan?
- Bai, enda hau barrixa eindda eta hemengo errenteruek fan edo ez dakit zer pasau zan, hori ez dauket… Enda hau euen hutzik, hau etxiau, ta Garagartzan Jaiberrittik soltero hona etorri ardi errebaiñuekin ta artzain bizimodue ardixekin lehenengoko urtiek. Artzain bizimodue ta hemen, bertako alabia…
- Segi, segi berbetan. Bertako alabia…
- Hemen bertako alabia, hemen auzokue zan. Horreik eozen ez dakit, hiru aizta edo ta anaie ez dakit. Horrein anaie be euki eben baiñe ez dakit, hiru aizta edo soltera ta ez dakit zela. Enda krieda batien ta bestien. Enda haregaz gero ezkondu hemen. Soltero etorri, ezkondu ta errentan segidu euen hemen nire anai zaharrena jaixo arte. Alabie ezkondu ta ez dakit zenbat urtien hemen. Ta…
- Hori zan zure, zure…
- Aittajaune.
- Zure aittajuna.
- AIttajaune, hori in dauena.
- Hamen auzokuakin ezkondu…
- Bai, auzoko alabak.
- Ta gero zure ama geratu zan etxian.
- Bai, gero nire ama etxera ezkondu zan.
- Ia ia ia ia. Eta zuk...
- Eta nire...

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia