Eskolara Arrasatera
Bost urterekin Arrasateko mesedetako mojekin hasi zen eskolan. Gero eskola nazionaletara pasatu zen, Martin Calvo Sanadria maisuarekin. 13 urtera arte ibili zen eskolan. Euskaraz egiteagatik asko zigortzen zuten eskolan.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko ekainaren 18a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ARR-073/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Eskolan zenbat urtekin hasi ziñan?
-Eskolan, ez dakit neuk be fijo baiñe, bost bat urteaz edo zerera, Mondrauera, monjetara ta hantxe lehenengo letrak ikesi ta gero.
-Monjetara, ze monjakin? Akordetan zara?
-Merzedarixak zien.
-Goguen dauketzu maistran…
-Izenak eta, keba!
-Bakarren bat.
-Ezta, ideaik be ez dauket.
-Eta hauxe, ze, pentsaitten dot eskolie erderaz jasoko zaueilla.
-Dana, dana, bai.
-Eta kastiguik eta izeten zeuen, euskeraz eittiegaittik?
-Han monjetan hainbeste ez. Gero, zerera fan giñenien, bakitzu nazionaleta fan giñenien, han bai, bueno. Han dana erderaz ein biher zan /bizan/. Ta ez gakixen.
-Oseake, ordun monjetan ez zeuen ikasi erderaik?
-Ez gutxi, bapez. Denpora gutxi ein nauen monjetan.
-Zenbat urte?
-Urte bi edo, holaxe. Urte pare bat ein nittun monjetan, bai.
-Asike han trankil, orduen.
-Bai.
-Eta gero handik ya nazionaleta?
-Nazionaleta.
-Hango maisuen izenik, goguen dauketzu?
-Bai. Martin Calvo Sanabria.
-A, Calvon eskolan orduen.
-Bai.
-Calvo Sanabria?
-Bai.
-Zenbat urtetan euki zendun hau maixuau?
-Hori ba, ibili gintzen denpora guztien. Fango nintzen zazpi bat zortzi urteaz ta hamahiru urtera arte, hamabi- hamahiru urtera arte.
-Zer moduzkue zan, Calvo hau?
-Diktadorie, tremendue.ai. Eskolie erakusten txarra ez zan, baiñe gogorra. Makillie ugeri ta. Eskolan holan bape listo samarrak edo ondo manejetan zien, baiña gure moduen torpe samarra zana egunero kastigaute ta egurre, keie.
-Baiña,baiña, alde batetik euskeraz eittiegaittik eta bestetik leziñue ez ikastiaitik?
-Leziñue ez ikesteagatik eta danagatik eta euskeraz derrigor ein biher zan /bizan/. Han ta leku danetan, orduen honek e maestro nazionalak eta. Han dana ein biher zan /bizan/.
-Zuek eraztunik edo zeozer eukitten zauein, batak bestiai pasaitteko euskeraz einddakuen ta?
-Ez.
-Berak entzun ta egurra?
-Berak entzun ta egurra. Euskeraz ikusten baziñuen.Ta beti kastiagute, ba errekreo barik eta holako kastiguek egoten zien. Ta hantxe.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!