Arrasate (Gipuzkoa)

Umetako gaiztakeriak

Umetako gaiztakeriak <p>Umetan egindako gaiztakeriak kontatzen ditu. Etxeko gauzak etxean gastatzen zituzten. Plazara saltzera ez ziren joaten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-068-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan egindako gaiztakeriak kontatzen ditu. Etxeko gauzak etxean gastatzen zituzten. Plazara saltzera ez ziren joaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Akordetan naz Estradakotik baten e, hemen, beste etxien, hau bizitza bikue da. Ta beste etxien, ba, nire… gizonan lehengusiñie, Miren, oin Malagan bizi da, Fuengirolan bizi da, eta harek bilddotsak hor urrin, hemendik be urrin ezen, hor Illerragorri esaten jakona, Menditzutik aurrera fanda Illerragorri. Ta han bilddotsak eta. Ta haren amak bieldu gindduen bilddotsetan, ta niri esanda nire amak ordu hortan etxera fateko. Ta ni bilddotsetan. Klaro, bilddotsetan fan ta emungo uskun /emunguskun/ zeozer e, amandriorrek eta bilddotsetan. Ta etxera fan nitzenien kriston palizie ta atarteko tronkuen, “castigada”. Holakuek ein dittut nik neuk be, e. Ta oin esaten dittuu, oinguei zerbaitzuk, baiñe geuk be geuriek einddakuek gara.
-[…]
-Geure diabrukerixek einddakuek, bai. Nire anaieri, nire aurreko anaie, ba hamahiru hillebeten aldie daukou nire anaiek eta nik. Harek eingo dittu larogeta lau urte oktubrien, ta nik nobienbrien ingo dittut larogeta hiru. Ez, larogeta lau nik, ta harek larogeta bost. Eta pfff… oillotegixan goixen ta faten gitzen ta, oillotegire ta, harei arrautzak gustetan jakon. “Kas-kas” jo ta zurrut. Eta niri higuiñe emuten ustien ta, “hik ez esan ezer e, hik ez esan ezer amai, e”. Hartu han ta arteixe aldamenien ta arteire fan ta “kas-kas” jo ta “glin” zerak eta. Holakuek eta. Esan, barrez, ezer be ez. Ezer be ez esan.
-Baiña ama konturatuko zan.
-E?
-Ama konturatuko zan.
-Ba, ez zan konturatuko, zegaittik oillo mordue auen ta arrautzak be, ba… hainbeste ez zan konturatuko, baiñe… Behintzet guk gaiztokerixatxuek.
-Zuk zeuk plazara saltzen-ta fan izan zara?
-Ez, ez, ez.
-Ez zarai izan...
-Gu ez gara izen holako artistak.
-Eta zure etxetik iñor ez zan faten plazara edo saltzera?
-Ezta, ezta, ezta… iñor be ez.
-Etxerako orduen.
-Etxerako. Etxerako nahiko. Ez zan faltetan ezer be. Baiñe plazara-ta ez. Etxerako frutie bazan, e… intxaurrek, urrek, gaztaiñak. Gaztaiñak be asko egoten zien, eta frutie be bai. Negue be akordetan naz. Gari-arkak egoten zien orduen. Eta gari-arkatan sartute egoten zien madarixek konpotarakuek be. Eta danetik egoten zan. Ta ogixe be ez zan faltetan. Gerra denporan bai. Akordetan naz, zela egoten gitzen e, Zabalen egon gitzen gu, Zabale goikuen, amandrie Juana bizi zan artien, eta oingo pizzak ekarten dittuenien akordetan naz asko.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia