Soraluzera neskame
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-068-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:03:07
- Erref: ARR-068/011
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
-Bueno… eta esan dozu orduen e, eskolie akabau, ta gero etxien ta gero fan ziñala serbiruten.
-Gero, hamazortzi urtekin, Plazentzira fan nitzen, taberna batera.
-Zela… izena taberniek, zela auken?
-Meltxorrena.
-Meltxorrena.
-Meltxiorrena esaten utsien, Meltxior. Meltxorrenera.
-Ondiok badau taberna hori?
-Ba ez dutsut esango, Santana kalie zan ta ez dutsut esango, ez dutsut esango. Eurek hillik izengo die, baiñe alabie zan, ta ez dot uste eukiko dauenik tabernie.
-Ze, ze lan klase itten zeben zuk? Etxeko lanak, edo tabernako lanak, edo dana?
-E... “De todo”. Tabernan, mostradorien, e… janak…
-A, jaten emuten ebein?
-Jaten emuten euen, obreruek-eta egoten zien, ta gero bazkaixek-eta be egoten zien, afaixek-eta be bai. “De todo”. “De todo” itten naben nik. Menos sukaldien koziñera... Koziñerie egoten zan. Baiñe bestela “de todo”.
-Goguen dauketzu zenbat, pagaitten baotsuein, zenbat pagaitten otsuein?
-E? Eneeeee, pentsaizu. “Setenta pesetas”.
-Egunien, astien, edo hillien edo…?
-Hillien. “Setenta? Setenta y cinco” Hirurogeta bost, zenbat da? “Setenta y cinco”? Hirurogeta hamabost pezeta. Ta nire aurrekuek esaten…
-Hamabost duro.
-Hamabost duro. Eta bestiei, nire aurrekuek esaten eben, berai hamar euro… hamar…
-Hamar duro.
-Hamar duro.
-Oseake hamabost duro eta…
-Oseake pentsaizu.
-Eta […]
-Bai, bai, bai. Ba, pentsaizu, zenbat aurreratuko geben guk. Noixbaitten urteten bazeben “pues adiós“. E?
-[…]
-Guk lana ugeri in dou /inddou/, baiñe dirue aurreraketan ez dou ikesi. Horixe ez.
-Dirue aurreraketako lehenengo euki in biher da /inbida/.
-Euki in biher da /inbida/. Egixe hori da, hori da, hori da. Gu betik izen gara [hainbakuek] eta holan segiruten dou ondiokan be.
-Eta orduan Plaentxin bizi ziñala, beti be egunen bat libre eukiko zeuein, ezta?
-Ba ez dakit… Ni akordetan naz eguenetan zelan faten gitzen e… han euen kaiñoi fabrika bat. Ta han euen komedorie edo ez dakit zer ta hara faten giñen kafia hartu-ta itten, eguenetan.
-Illunkaran?
-Bai. Baiña bestela, bestela ez geben eukitten jairik.
-Ez? Hara, Maltzagako erromerixara-eta ez ziñen faten?
-Ez, iñora be ez. Hantxe. Noxbaitten ariñeka bat plazara eitten bageben zeozer euenien, kitto.
-Ez euen gramolarik Plaentxin?
-Ez, ez, ez. Ez euen gramolarik. Plaentxin ez euen gramolarik.
-Ez zan egoten domeketan dantzarik plazan?
-E, bai. Egongo zan, egongo zan.
-Ta zuek lanian?
-Bai, guk ez geben eukitten. Ez geben eukitten.
-Kontxo.
-Gu hantxe, kieto parau. Kieto ez, kieto ez…
-[…]
-Kieto ez, baiña…
-Ta zenbat, zenbat denbora egon ziñen, zenbat urte?
-Ba, hiru bat urte. Hiru bat, igual gehitxuau, hiru t’erdire igual ez zien aillegauko, baiña holaxe egon nitzen.
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!