Baserri ezerosoa, baina emankorra
Aitak etxea txukun jarrita zuen, baina etxearen kokapenagatik ur larregi sartzen zen barrura. Lur-sailak ezeroso eta urruti samar zeuden, baina aitak fruta arbola ederrak zituen, baita erleak ere.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:02:43
- Erref: ARR-068/008
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Baiñe, etxik defektutxo bat euken. Ur asko sartzen zan goixetatik eta. Ni akordetan naz amak zela esaten eben : “[…]balego”. Ta alde bixetatik kriston kalluek euken. Ure fan zain, baiña hala ta guzti be urek goittik behera sartzen zien asko. Kontraterrenue euken ba, bastante. Ta etxie ederra zan, baiñe.
-Ardirik eukitten zebein?
-Ez. Ahuntzek bai.
-Ahuntzak e?
-Ahuntzek bat edo bi bai, baña ardirik ez. Oilluek eta gaiñera oilluek eta txabolie ta “en el quinto carajo”. Ta aldatzien gora fanda zera, lehenengo oilloteixe, gero erlateixe, gero txabolie.
-Erlateixe esan dozu?
-Bai, erliek be bai eukitten zittuen.
-Kontxo! Zu zeu ibili za sekule erletan?
-Ni ez, baiña akordetan naz zela eukitten zittuen ta sagarrien geratu zan baten, doiela erlakumie sagarrien ta zela hartzen eben esnie.
-Esnia?
-Bai, ta zela erretirau eben. Akordetan naz. Ta hartzen zittuen. Ta ataraten zittuenien esnie eztixe ataraten ebenien, holako panalak.
-Abauak.
-Bai, abauek, darixola han ibiltten zan ta kriston pikadakin erlienakin ibiltten zan. Danetik euken.
-Baiña zu gustora, eztixe gustaitten bajatzun...
-Bai, euken hortan espeziala zan. Ta euken frutalak, kantidadie euken. Ona gaiñera e! Madarixek, neguko madarixek, konpotarakuk be bai. Bi arbola edarrak euken. Gero udakuek be bai. Kategorixakuek euken. Asko, oso. Eta zan oso frutazalie ta. Ta berak esaten eban, jaten eutsien ta: “Jan deixiela, zenbat eta gehixau jan gehixau eitten jako ta. Gure daben guztie jan deixela” esaten eban harek.
-Jan zer? Txorixek?
-Txorixek eta gaiñetikuek. Etozenak eta jan deixiela.
-Danontzako daola ta.
-Danentzako. Zenbat eta gehixau jan gehixau eitten jakola esaten eban ta harek.
-Baiña horreik orduen etxetik urrin xamar euezan, ezta?
-Bai, urrin urrin. Danak aldapan, aldapan aldapie gora urrenen dauenak be bai, aldapan gora. Danak aldapie gora, gorutze. Eta ibiltteko nahiko. Bat hor Begoña aldien ez dakit nun zolo bat, beste bat ixe Iremendi inguruen , gero Kurtzetxikin atzera, Kurtzetxikin be bedarrak eta soluek be bai eta urrin urrin, asko ibili biher zan.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!