Arrasate (Gipuzkoa)

Arrasaten Oreja hil zutenean

Arrasaten Oreja hil zutenean Gerra aurrean "iraultza" egon omen zen Arrasaten, Oreja eta beste bat, Zerrajerako ugazabak, hil zituztenean. Egun horretan, bera esnearekin zihoala, esnea kendu eta etxera bidali zuten eskopetadun arrasatear gizon batzuk. 1934. urte inguruan izango zen, errepublika garaian.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-052-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra aurrean "iraultza" egon omen zen Arrasaten, Oreja eta beste bat, Zerrajerako ugazabak, hil zituztenean. Egun horretan, bera esnearekin zihoala, esnea kendu eta etxera bidali zuten eskopetadun arrasatear gizon batzuk. 1934. urte inguruan izango zen, errepublika garaian.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Da hola, gerra aurretik reboluziñue egon zuan Mundrauen. Oiñ beste kontu batzuk esango jittuau. Reboluziñuek urten juan Mundrauen.
- Gerra aurretik?
- Gerra aurretik, orduen bota jittuen bi gizon, bat Dagoberto da bestie Oreja, hor bota jittuen Mundrauen, Ferixelekuen.
- Zegatik?
- Ba, reboluziñue, zerien, Zerrajeran jabitzan eta Zerrajerako ugezabak zittuan horreik da, ba, ez zittuan arregletan itxurie eta reboluziñuek urten juan, da hartu eta etxetik eruen jittuen, eta han bota jittuen txarri-ferixa lekuen, Oreja da Dagoberto. Dagoberto gizon zuzena zuan, bañe Oreja esaten juen, ba, okerra zala esaten juen, etxakixat okerra ala zuzena ze izengo zan.
- Bañe bota, hil eiñ zittuen?
- Bota eiñ jittuen, hil eiñ jittuen. Orduen egunien, goxien, esniekin baninddoian, da hor Arrasate gañien, Arrasate badakik zeinddan?, Arrasate hau entradiau dok Arrasate, panaderixie jauan hor, hamen kruzien entraran, herrireko entraran, ez eskumetik, lelengo karreteratik, Santa Agedara hartzen dan hau…
- Hor zea dauena, Fagor Electronica ero dauena…
- Bai, hor ezkerrera hartu, da hori zuan kamiñue, lenau etxauan hori bestiori kamiñuori, gero einddekue dok, da hortik aurrera jauan kamiñue eta hortik, zeera, Arrasate gañera ta handik Erdiko Kalera sartzen zuan da karretera jenerala joian Zarugaldetik, hortik Kanpazarrera doien aldetik, hortik joian karretera jenerala, hortik pasetan zuan. Da ni, ba, astuekin baninddoian, dapa-dapa, da, zerien, Arrasate gañien “-Alto!”, eskopetakin-dde jasan, Txaparro eta akordetan nok zeintzuk zien, ezautu nittuan nik zeintzuk zien, da esnie hartu eta kendu justien, da marmittek hustu eta marmittek hutsik etxera, da esniek han hustu zittuan…
- Lurrea?
- Lurrea ez, han bertako bezinuei emon jutsien.
- Da, zu, mutikue, eta esnie hartu mutikueri…
- Ni, mutikuei, kendu justien esniok eta ni, mutikue, etxera. Orduko esniok kobrau barik geratu zittuan. Da orduentxe hil jittuen Oreja ta Dagoberto, orduentxe hil jittuen, Mundraueko Ferixelekuen, zerien, txarri-ferixa lekue jauan ganau-ferixie baño entraratxuau, da hantxe bota jittuen.
- Eta zeintzu zien horreik, osea, ze-ze grupo…?
- Ba horreik grupue zittuan ba, sozialista hortaiko jente gorrixe, jente gorrixe zittuan, jente rebelde-antza.
- Eta hori gerra aurreko kontue esaten dozu?
- Gerra aurrekue, hori zuan el año, el año treinta y cuatro izengo zuan?, oktubrien zuan.
- Osea, errepublikie euela orduen?
- Republikie euela, artien republikie jauan.

Egilea(k): Karmele Zuatzubizkar

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia