Arrasate (Gipuzkoa)

Baserria galzorian

Baserria galzorian Hamar bat ganadu-buru egoten ziren Kataiden. Musakola auzoan guztira 250 ganadu inguru egongo ziren orduan. Arto, baba eta gari soroak ere asko ziren. Gaurko autobideek eta trenbideek aberastasun hori jan egin dute. Gure kultura zaharra galtzen ari da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-050-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hamar bat ganadu-buru egoten ziren Kataiden. Musakola auzoan guztira 250 ganadu inguru egongo ziren orduan. Arto, baba eta gari soroak ere asko ziren. Gaurko autobideek eta trenbideek aberastasun hori jan egin dute. Gure kultura zaharra galtzen ari da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hor e, ganauek-eta bazittuein?
-Kataiden ezen e, bai, hori da beste gauza bat. Kataiden ezen, ba, xei bat behi, ta txahal egoten zien gehixau. Txahalak eta hori, asto ta, hamar bat buru gutxienez egoten zien e. Hamar buru gutxienez egoten zien. Entre txahal ta behixek ta egoten zien, beti lau-xei behi egoten zien. Eta gero bieiek eta horreik be ,ba, horreik be egoten zien hamar buru baiño gehixau. Eta hemen karo hor, alde hortatik, Musakolako auzuen nik kontau nittuen hogeta bost baserri azela. Eta hamar buru bataz beste, berrehun eta berrogeita hamar buru diela. Eta hori aberastasunoi falta da, e. Aparte garixe ta artue hartzen zana, babie eta hori. Hori alde hortatik ikeragarri galdu dou. Eta ni horren kontra nau, ze hori, hori ez dau ondo. Ze honeik… nik ez dot esaten e, hainbeste baserri egon biher litzakenik, baiñe baietz, baietzien nau. Eta honeik autopista, trenbide, eta horreik, ein biher badie, ein in biher die. E? Ein biher badie, ein in biher die /inbidie/, baiñe horren laiñe, baserrixei kendu dutsie zerai. Orduen, horren laiñe beste leku baten ipiñi in biher dala /bidala/. Eta hori itten ez badou ba ez dau ondo hau, ez dau ondo. Hori oso gaizki dau.
-Bai, bai. Hormigoiz beteten gabiz…
-Bai, bueno, bueno… lotsagarrixe da hori. Ze, azkenien ba nik uste… Gaiñera, hori aparte, hori kultura bat da, e. Hori, hori galtzen badogu... Hori da berdin-berdin oin e, esate baterako, ganauek euki dittuenak bere semiei ez badutso erakusten, ez badauko ganaurik han, harek eitten dauena da, ba, ahaztu. Eta hurrengokuek, biher bada, biher bada, baldin badau berriz ganauek ifintteko, ha hutsetik hasi biher da ta harek ez daki ezer be, e! Eta hori, hori galtzie… galtzie beti txarra da.
-Bai, bai, bai.
-Galtzie beti txarra da. Ta hori be bai. Bai hizkuntzan, eta bai hortara.
-Hainbeste mendetan ikasittakua…
-Hori ba. Bai, dana.
-Bai, hori pasau da ohittura zaharrekin be bai, edo langintza zaharrekin be bardiña pasau da.
-Danakin pasau da hori.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia