Arrasate (Gipuzkoa)

Guardia Zibilen maltzurkeriak

Guardia Zibilen maltzurkeriak Guardia Zibilek nahita garia oker neurtu eta 1.500 pezetako isuna jarri zioten Kataide baserriari.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-050-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Guardia Zibilek nahita garia oker neurtu eta 1.500 pezetako isuna jarri zioten Kataide baserriari.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Han Kataiden pasau zan, multie bota biher utsien zelabait, Kataidekuei, eta arkatan egoten zan garixe, neurtute. Pasetan zan e, gariz bete, eta gero pasetan zan regla bat. Pasetan zan arka gaiñien. Ta orduen, anegak egoten zien justo, arkie izeten zan, esate baterako, ba, hogei anegako arkie bazan, ba hogei anega, hogeita hamar anega… hogei-hogeita hamar ez zien ba, hogei-hamarrekue, hamarrekue edo gure dana. Pasetan zan regla bat eta justo egoten zan. Ba etorri zien guardia zibillak, multie botateko, botateko asmuekin, itxurie dauenez, eta zer ein utsien? eskatu utsien anega erdixe, esaten jakon, neurri bat. Anega erdixe e, bueno. Orduen hasi zien neurtzen, enda anega erdixe ba reglie pasau bautsien ondo urtengo eben, baiña zer ein auen? bete ta, bueno, tontortute auela, botaten auen beste leku batera, eta, orduen, ba, garixe falta zan. Ta falta zalako bi mille ta bostehun pezeta orduen denporan bota utsien multie Kataidekuei. Joe, asko zan! Falta zala. Gaizki neurtute. Falta zalako. Gaizki, eurak gaizki neurtute. Ta ezin esan ezer be, bestela...
-Igual apropos, gazki neurtuta.
-Bai, bai. Apropos, apropos. Bai, bai, bai. Gureta.
-Ta zuk esan dozuna, ezin ezer be esan.
-Ba ezin, ezin, bestela… gero haundixaue bestela. Pagau ta kitto. Hori akordetan naz horrekin.
-Hori diru asko izan go zan orduen e?
-E?
-Diru asko izango zan.
-Horixe ba! Ikeragarri. Joe. Asko, asko, orduen. Bai, bai. Horreik gauzok pasetan zien lehen, gose denporan. Horreik eta gehixau, klaro.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia