Arrasate (Gipuzkoa)

Eskola euskaraz

Eskola euskaraz <p>Gerran ez zuen ezeren faltarik izan, bere amak lana zuelako soldaduei arropak garbitzen. Gerraostean hasi zen eskolan. Euskaraz jaso zuen berak eskola. Apaiz bat eta Tolosako maistra bat izan zituen irakasle. Eguraldi txarra zegoenean joaten ziren eskolara, onarekin etxean beti egoten zen zer egina eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-047-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerran ez zuen ezeren faltarik izan, bere amak lana zuelako soldaduei arropak garbitzen. Gerraostean hasi zen eskolan. Euskaraz jaso zuen berak eskola. Apaiz bat eta Tolosako maistra bat izan zituen irakasle. Eguraldi txarra zegoenean joaten ziren eskolara, onarekin etxean beti egoten zen zer egina eta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Beste rekuerdorik badaukotzu, bonbardeuak edo holako zerik?
-Keba! Gu umetxuek gintzen eta [...] kalien gengozen.
-Zuen etxiak kalterik izan eben?
-Ez. Gero gu hona etorri gintzen. Ni ez naz akordetan kalteik eukin geuenik.
-Esaten dabe Matonena eta eskola barrixa ta dana xehetuta gelditu ziela.
-Ez, ez, hau ez zan xehetu. Ni ez naz akordetan xehetu zanik.
-Zuk gerria ez ziñuen ezautu, baiña gerra ostia bai.
-Gerra ostia bai. Gerria bera ez ba umetxuek gintzen-ta. Guri ezer ez jakun /etxakun/ falta gerra denporan. Amak soldauei erropak garbittu eta eitten utsen, txokolate eta danetik emuten utsien eta guri sekule ezer ez jakun /etxakun/ falta. Baiña amak lana eitten utsien eta guri ez jakun /etxakun/ falta ezer.
-Eta zu orduan gerraostetxuan hasiko ziñen eskolan?
-Bai, gerraostian.
-Zenbat urtekin hasi ziñen eskolan?
-Ba xei urte ero.
-Hemen auzuan?
-Auzuen, auzuen. Auzuen gauken guk eskolia. Gure umiek be hemen ikesi euen, baiñe gero zerrau zan eta kalera fan zien.
-Zuk sei-zazpi urtekin eskolan hasitta, badaukazu goguan zenbat urte egin zittuzun?
-Zenbat urte? Zenbat urte eingo geuen ba, urtebete eingo ete geuen? Puxkat hasi gintzenien solora denpora ona euenien ittaurren, eta denpora txarraz eskolara. Denpora onaz ez auen.
-Eta ze ikasten zeuen han?
-Leiduten eta eskribidu eta ba danetik erakusten oskuen.
-Dana euskeraz, ezta?
-Dana euskeraz. Euskeraz, euskeraz. Euskeraz eitten zan orduen.
-Apaizak?
-Apaizak, eta gero maistra bat egon zan Tolosakue.
-Kalian dana erderaz zan.
-Ba hemen euskeraz, dana euskeraz. Zenbat ba, umetxuek gintzen-ta, ittaurren ein ein biher zan, soluen ein biher zan.
-Ahal zanian eskolara.
-Ahal zanien, denpora txarra euenien eskolara. Soluan lanik ez euenien. Ta orduen ba umiek ihesi eskolara fan barek jolasien. Baiñe gero etxien jakiñien segiduen abixetan auien, baekixen ba txarraz bialketan giñuena ta, abixetan auien eta aide!, gero etxien somantie ez gintzelako fuen. Eta esaten gutsen: “a, eta denpora txarraz fan biher dou /bihou/ bakarrik eta onaz zegaittik ez?”.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia