Angiozarko Felix soinujolea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-046-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Angiozarko itsua soinujolea etortzen zen San Estebanetako jaietan. Halakoetan Juanaren baserrian egiten zuen lo eta bere kasa oso ondo moldatzen zen etxe barruan, itsua izan arren. Oso etxekoa zuten Felix Angiozarkoa. Auzoak ordaintzen zuen soinujolea.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:02:49
- Erref: ARR-046/017
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Ze jai klase eta ze eitten zeben?
- San Esteban.
- Egun batekoa izaten zan ala bikua?
- Baitte hirukue be. Angiozarko itxue ezautuko zauen zuk.
- Bai.
- Felix. Ha etortzen zan. Izar be bai, Izar be etorritte dau. Izar soiñujollie, Angiozarkua ha be. Ha etorritte dau. Baiña Felix itxuek gurien lo iñ bai, eta behien komune ero komunan moruko bat aittek eindde ero baeuen eta iñok esan biharrik ez euken, e.
- Andrea:Topau eitten zeuan berak.
- Makilliaz. Eneeee. Eta etorten ero bidien be hori. Han Juanitan (barri) etorri da ta. Ointxe dator Juanita. Eta gure anaiekin..., eta anaiek obera hoienien da lagunketie gure izeten euen, ta “nik etxuat biher lagunik, nik bajakixat nun dauen ohie”. Zu, hori da eukittie burue, e.
- Itxuari musikia joteagaittik auzuak pagaitten eutsan?
- Auzuek pagetan utsen.
- Dantzan eittetik ez zan kobraitten txakur haundixa edo zerbait?
- Ez, ez, ez. Udelako mutillek hortan... Ba guk be han egoten zalako eta jaten euelako ta ez (guntsen) xemeikoik kobrauko, e! Keba! Ha be San Estebanen honraz eta alabantzaz joango zan. Da gaberdi artera arte edo. Ta gero ipuiñek kontetan be itxue ona zan. Txistiek kontetan itxue... Jentiek txalo batzuk eta joten zittun ta bueno! Kristonak, kristonak eitten euen. Baiñe hak gure etxezarreko kontue pasillotik kuartora joenda ohie zabaldute eukitten auen baiñe hak dana ekixen, e. Ez giñen joan entierrora bez eta gaiñera enterau be ez gitzen eiñ, hola joatekon moruen ez gitzen hori eiñ, baiñe oso etxekue (gauen) Felix. Da gero Andresak beran arrebie, Jesusa, lagun haundixe.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!