Arrasate (Gipuzkoa)

Gerran eskola berria txikitu zuten

Gerran eskola berria txikitu zuten Udala auzoan hasi zituen ikasketak Juanak, eskola txikitxo batean. Gerra hasi aurretxoan bukatu zuten eskola berria eraikitzen, baina gerran suntsitu egin zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-046-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Udala auzoan hasi zituen ikasketak Juanak, eskola txikitxo batean. Gerra hasi aurretxoan bukatu zuten eskola berria eraikitzen, baina gerran suntsitu egin zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolan da nun ibilli zinaten, auzuan?
-Bai, auzuen? Esangotsut eskola kontuek. Gu gaztiek giñenien, gazte-gaztiek giñenien, holako eskolatxo moruko txiki bat euen, txiki bat, leku txiki bat, baiñe teillatuaz ta behintzat eskolatzat botata. Han juntetan giñen eta abariek emoten euen eskolia.
-Auzoko neska-mutil danak leku baten?
-Bai. Danak. Gero gerra-denporie etorri zan, baiña gerra denporie baiño lenao eiñ euen eskola barrixa, elegantie Udelan. Oiñ holan eskola de eztakit zer. Bai, Gure Ascen lengo astien be umiekin hantxe egon da egun baten. Eztakit zelan esplikau horren eskoliorren izena, baiñe.
-Andrea: “Medio Ambiente” da Udalako eskolia, geure mutikuak be joaten dia, esaten jaue “de Medio Ambiente”.
-Bai, hori dao oiñ. Baiñe hori eskolioi urte pare bat ero aurretik ein zan, eiñ euen eskola barrixe. Bai, Soroak erosi euen eta buuuu! Eskolie zelakue!
-Hori gerra ostetxuan ala geruao?
-Gerra denporan ha geldittu zan inpekable, barri-barrixe, elegantie ta haundixe eskolie, bueno! Sukaldetzar bat, eta gero maistriendako edo maistruentzako gure dana habitaziño bat kuarto bañukin, eta gero egongo zien mutillentzako hiru bat dutxa ero bi dutxa ero egongo zien. Eta neskantzako be. Izugarrizko eskolie zan. Gerra denporan jota dana txikittute itxi euen hori eskolioi.
-Obra barrixa?
-Barri-barrixe. Era gerra ostien bastante denporan egon zan ba geldi, ta gero hartu euela diputaziñuak ero aiuntamentuak hartu auela kargu te. Oin lelenguen ein zan antzera dana arreglaute dau. Da gero han eskolan baiñe, hara eskolara orduko nik hamalau urte eukiko nittun, gerra ostien hamalau. Hau gaztetxue dok eta, honek gehixao eingo euen nik paiño. Baiñe han berrogei lagun joan giñen gu Udalatik eskola hartara lelengo.
-Eta danak gela baten egoten ziñen?
-Bai, danak gela baten.
-Zaharrak gaztiei erakusten?
-Zaharrak gaztiei erakusten be ez, baiñe euki geuen Tolosako alabie zala ta maistra bat kategoria. Ta gerra ostien be hori maistrioi ezkondu bixen bittartien eta umetxuaz Udelara etorri zan. Hantxe egon zan bastante denporan.
-Berak jarraittu eben maistra?
-Bai. Eta gero gerra ostien ni denpora askuen enitzen ibilli. Hau, honek pe gehitxuao nik baiño. Eta bestiek gurien ebstiek ez, ene! Bestiek gu baiño zarrauek gure aldien gogorrak ikusitte. Kriau joanda Bergaako basarrin batzutara ta bi anai. Beste bi anaiek egon zien fabrikan ELMAn, eta gero hareik pe etorri zienien ba bata ELMAra eta bestie Zerrajerara.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia