Udalatik berriz kalera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-046-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: ARR-046/006
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak
Transkripzioa
-Oiñ soziedade bat dao eindde han, goiko pisue libre daukou baiñe behien soziedadia.
-Etxe hori da Garaikua esaten xatzuena?
-Bai, hortxe jaixota gaz gu. Hortxe etxien.
-Aintz: Lelengo kalian bizi izan ziñazen eta gero ipiñi ziñuen taberna moduan?
-Bai, baiña gero nire alabak (ez euen) gure tabernaik, e. Eiñ auen gero, eskolan bahebillen. Itxi etsen eskoliei ta etortzen zien maixu batzuk, askotan etorten jakon, etxeko bezela. Ta Axun, gure bozu ointxe joan hori... A, ba ni joango nitzake ikastolara. Baiñe harek ez euken ikastolakua eindde, esan gurot, hak ez euken eindde, maistra izeteko karreraik ez euken. Eta bueno, harek hori gogue hartu euenen eta deziziñuoi, eta nire gizona be tabernarixe etzan. Gustetan jakon asko ardixek, zaldixek eta mendixen ibilli, baitte perretxikuten da zuzetan da holan, holan esateko moruen lelengo kategorixakue. Baiñe tabernaik ez jakon /etxakon/ gustetan. Ta nik pena neuken tabernie ixteko, baiñe... Ba itxi ein biher, eiñ geuen soziedadie horregaz. Handik urten baiño lenau, eta oin hogeta hamar urte baiño gehixao doaiau, hogeta hamalau bat-edo, hamahiru-edo, ez dakit zenbat dien, holakon bat izengo die etorri giñela. Erosi gauen beste pisu bat kalien. Ta hantxe etxien bizi izen gare.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!