Arrasate (Gipuzkoa)

Taberna jarri zuten Udalan

Taberna jarri zuten Udalan Udalara errepidea egin zutenean jaiotetxera itzultzea erabaki eta taberna jarri zuten baserrian. Ganaduak kendu zituzten eta gizonak Amat-en eta Juanak tabernan egiten zuten lan. Txorizoak ere egiten zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-046-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Udalara errepidea egin zutenean jaiotetxera itzultzea erabaki eta taberna jarri zuten baserrian. Ganaduak kendu zituzten eta gizonak Amat-en eta Juanak tabernan egiten zuten lan. Txorizoak ere egiten zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero Udelara kamiñue ein bihe euela, Udelako baserrire kamiñue ein bihe euela; eta han bizi zien hiru anai-arreba solteruek, bi anai eta...
-Zeuriak?
-Bai. Hareik etorri zien kalera bizi izeten, erosi auen etxe bat politta Zarugalden, eta ba etxie libre euen. Eta egon zien han urtebetien edo bixen hortik Kastillerrittik etorritako batzuk pe.
-Errentero?
-Bai, errentero. Baiñe haik pe joan zien eta etxie hutsik euen. Da ba gure euenak etxie hartu, hak esaten euen ba kamiñuen dirue pagau ein biha zala baiñe gure euenak hartu ta... Iñok pe ez auen besteik, e, eta guk ipiñi gauen tabernie. Guk ipiñi gauen tabernie... Aurretik be taberna moruen gure etxie... bizi. Matonena esate eutsenetik pe bai. Guk gure akordu guztien be taberna moruen egoten zan. Ba baten bat etorten bazan saldatxo bat domeketan, eta txorixo bokadillotxon bat edo, ardaue edo, gure euena. Hoixe bakarrik, e. Eta ba joan giñen eta ein gauen obratxo bat taberna bezela, oso kurioso geldittu zan da eta oiñ han dau; zazpi urte. Ni, egixa esanda, ni penaz etorri nitzen. Jente asko ezauketan gauen. Lana ondo eitten zan. Honek pe lana kantidadie ein (...) han.
-Eta tabernatik bizi zineten?
-Ez. Gizona Amat-en. Entzunda daukozu Amat? Amaten gizona. Eta Udelatik Amatera be..., orduen etxauan automobillik, e. Ez euan automobillik. Egon bai, baiñe guk ez gauken. Eta ibiltteko bideik pe ez, ze nire gizona etzan hasi ikesten be ta. Nik esaten nauen beti be baiñe astixe be nun euen ba ordun? Ez geukenan astirik. Eitten gittuen txorixuk etxien. Txarrixa askotan, hamabost egunero txarritxo bat hill eta ostera ekarten oskun. Gero tokau jakun oso ondo, karnazero bat bizi zan gure etxien errentan, da harek karnazeruek gertu ekarten oskun txarrixe hildde eta bueno, lan asko behintzet kendute. Eta azkenien euki gauen urtebete bat edo gehixo iguel, hamabost egun baiño lehenao ostera hil biherra. Eta ekarten oskun etxera ta. Bueno, lan asko ein geuen, ogixe be bai etxien itten gauen.
-Txarrixak zeuek gastatzen zittuein edo?
-Ez, ez, ez, ekarri itten oskun hildde. Ez, ez, ez, guk ez gauken txarririk.
-Ganaurik?
-Ezta, ezta, ezta. Ezebez. Kortan almazena bezela ipinita geukan dana. Kortie zan lekue, ganauena, oin be almazena dauke.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia