Ezti irristakorra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-044-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserrian osaba edota aitajaunarekin edozein lekutara joatea gustatzen zitzaion; erlategira, ikatza egitera... Eztia koilaratik gustura hartzen zuen, baina tremesaren gainean ez, dena irristatu eta galdu egiten baitzuen. "Ezkerra" txokolatea ez zuen gustuko, bai ordea gazta esnearekin.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:03:33
- Erref: ARR-044/009
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Eta gaiñera orduen euen erlategi bat bertan. Ba ni horra ondora be ez noie e? Esaten notsen, porke begixan eukitta neuen zer bat, pikau, erliorrek pikaute, tremendua euki be aberixia e? Bueno, ez noia eta banoia, atzenian fan eta hartu eta jan nauen. Baiña orduen be zenbat bider esan nostan tiok, “ez etorri niaz” zera, erlia jaixota euen han arbola baten aldamenien.
- Erlakumia.
- Bai. Eta fan biher dauela hara jasoten eta ez dakit zer itten, eta neu be hantxe agua zabalik. Okerra nitzan hortan e? Zu hara? Neu be hara!
- Ikustia nahi dana.
- Bai, bai. Ni basuen be holaxen egonda nau, piñuk zerak arregletan, iketza itten aittajauna, aittajauna, tio eta bera. Eta ni etxien amakin eta tiokin eta beste aiztie, orduen zan. Eta fan atsaldeko bostetan gora, eta goizien ordu bixetan-edo etorri gintzen. Eta gurien ama bidera urtenda, porke etxetik bastante urrin euen gaiñera zerori; zeozer pasauten jakun-edo. Porke idixaz fan zan eta ba ez dakit zertzuk, errekauak eta egunerako eta holakuak-eta. Hantxe egon, jaungoikua ahaztu arte eta gero ordu bixetan etxera. Ganauekin eta biher dan moduen. Eta gurien ama bidera urtenda, ikusten nau ondion, “agertu zara? Pozik nau”. Eta “nun daukatzu umie?”, Bestiek, tiok-eta, “ba lo itxi dot, lo egongo al da!” Baiñe ha be gugana etorren, eta gu barrez trankil, burdixen tinbili-tanbala, tinbili-tanbala. Ni holako zorokerixak egindda nau; umetan e? Gero gerra denporia barriro.
- Zein zan erlazaiña famelixan?
- Aitta, tio, orduen erla asko euen Mariñen, oin ez dakit, ez naz aspaldixan egon be ez naz, bueno egon, Gabonetan-edo egon nitzen, baiña erlak eta zerak ikusteko, gero beste gure aitten leku baten, edo pariente edo tia batzun artian han saldu eta dana itten auen.
- Eztixa?
- Eztixe, bai. Gurien aittajaunak eta ez, etxerako lain eukitten auen. Besterik ez. Ba apurren bat emungo otsun, baiña ez, baten bateri baiña etxerako lain. Eta neri ez jaten gustaitten jaterik eztixa be orduen, emuten oskun ba zerien, artuen zer baten, ogi zati baten gaiñien, artuen… eta han fris-fras alde guztietatara faten zan eta eskuetan dana eztixa eta lurrera faten jakun.
- Tremesien?
- Klaro, eta esaten nik eztirik ez dot biher. Ba orduan txokolatia, Txokolate Ezkerra, txarraue! “más vasto!”. Eta ha be ez dot gura, eta tiok itten euen esne asko euenien gaztaia, esniaz, etxeko esniaz gaztaia. Ha gaztaia eueneien gaztaia, bestela txokolaterik be ez eta eztirik be ez. Eztixa bazan kutxarilliaz jateko bai, baiñan ogi gaiñian botata eztixa jaten, ez. Fan itten xatan eztixori alde guztietara. Hortan okerra nitzan gaiñera.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!