Plazara saltzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-040-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:02:27
- Erref: ARR-040/010
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Eta Arangurenen bizi ziñaiñien, ganaurik-eta?
- Bai, bai, bai. Arangurenen bizi giñanien geuken ganauak, ardixek, eukitten geuen baratza asko, gero itten geben ogixe mordua; orduen andra-gizonok eta ama, ointxe hil dda ba larogeta hamaika urteaz, baiña beti egonda oso ondo. Eta orduen itten geben guk plazatara ibiltten giñen gu asko. Oñatiko plazara hogeta hamabos urtian baiño gehixau fanda gaz gu.
- Zapatuero.
- Zapatuero. Gehixen baten neu faten nitzan, atzenetan ama. Eta danari obaketa gotsen, eta ganauak kendu gittuen oin dala hogeta lau urte datoz ointxe. Ganaue asko geukan eta ibiltten giñen esnetan, esnia ataten geuen kalera. Baiña aillegau zan momentu bat jentiak komodidadia, gero hasi ziren ba honeik, kaleko esniok, eta ba gaur ez egidazu ekarri, gaur sobra dauket, oporrak dire, aste santuek dire, ez egidazu ekarri, ba esniori sobra. Gero domeka goizian be ze molestau itten naizu beratzietan atia joten badostazu, hamaikak arte lo in bihar dot, eta bueno, horreik danok. Eta ba bueno, erabagi geuen ganauak, kriau bat geueken, kriauaz be ez geuen… bat oso ona euki geuen, baiña bestiakin ez geuen azertetan larregi eta esan geuen ganauok kendu eta geldittuko gare ardixekin bakarrik. Gero ya ba ortu eta horreikin. Eta hola bizi izan giñan eta bizi gara ondiok. Oin ba ezebez? Oin ya jubilauta eta ba oin be puxka bat jarraittu, jarraittu ba lagundu, nik egin gauza haundirik ez, lagundu itten dotsiet, lagundu. Eta bueno, horreik izaten ziren baserriko kontuak.
- Beste jenerorik saltzen zenduen plazan-edo?
- Orduan bai, orduan saltzen zan harrapaten zan dana. Orduan danetik saltzen zan, zeatik eze kanpotik ez zan etorten oin beste. Frutie be saltzen zan, berduria asko saltzen zan, baiña gaur egunien daz preparauak daz gauza asko, konjelaue, potiek daz onak. Gero, ba nik ez dakitt, igual larogeta hamabosta edo gehixau, andrak ba dabiltz lanien, orduan ez daukei astirik. Eta gero beste bosta edo sei edo gure dauanak, ba bitrozeramikia zikinddu itten dala, azazkalak ondatu itten direla, hoba da preparauta zertzeia, preparautakuek ekarri eta trankiltxuau.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!