Eskolan baserritarrei burla
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-040-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:02:59
- Erref: ARR-040/004
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta gu geu Musikolakuak izan, auzua da Musikola, baiña guk esaten geben, lehen esaten hasi naizena, horreik etxiok, eta ha zan, guretako ha zan kalie guretako. Arangurenetik hara fanalditxua euen eta zan Ziorla, eta gero orduan ba Ziorla, ba han euren zeren han zubi onduan euen etxe illaria eta gero bestaldera eta dauena, oin dau bueno egon zan, egon da oin arte, jubilauen tabernia-edo egonda, eta han egozen eskola bi, mutikuena eta neskatillana. Eta zerak, maistria zan Mondraueko alabia baiña txapelgorri negargarri bat. Maria Urbana Juldain geiztua personia. Hori entzuten dauenak esango dau neu be geiztua nazela baiña ez dost inporta. Oso geiztua zan ha, bai. Eta haren anekdota bat kontauko dotsuet, eta maixua zan Don Fulgencio Cabia, zan burgalesa-edo, baiña ba espaiñola, ta han egoten ziren erretratuak egoten ziren Primo de Rivera eta Franco. Eta goizian eskolan sartzen giñanien kantau bihar izaten geban “de pié camaradas, siempre adelante, cantemos el himno de la juventud”, hori kantau bihar izaten zan egunero, hori luzia zan. Gero eguardixen urteteko aittaguria, eta ordu bi tt´erdittan sartzen giñanian “Cara al Sol con la camisa nueva” ta gero “por Dios por la Patria y el Rey”, “lucharon nuestro Padres…” ta “por Dios por la Patria y el Rey, lucharemos nosotros también” ta gero “todos juntos en campaña, lucharemos en unión” eta guk esaten geben “defendiendo la cazuela del puñetero arroz”, ta bueno, gero egurra, gero egurra, gero egurra izaten zan. Baiña ba gu baserrittarrak egoten giñen ba, gu anai bi, gero bagiñen gehixau, ezta? Baiña orduko denporan bi anai eta beste auzoko mutil bat oin kartzelan dauena, hau Zabarte-edo, eta gero gure primo batzuk eta gu sekula santa ez giñen jarri pupitrien. Beti banku korridu baten egoten giñan han baztartauta, euskera, erderaz ez gekixelako.
- Baserrittarrak-edo?
- Baserrittarrak egoten giñen han marjinauta egoten giñen.
- Kaletarrak baekixein erderaz?
- Kaletarrak han Ziorlakuak bekixien erderaz guk baiño gehixau, baiña guk baserrittarrok guk e… erderaz guk berandu ikasi geben. Guk leheningo eskolan erderaz ikasi bihar izan geben, ez gekixen erderaz, eta han egoten giñen jarritta, eta gero maixuak barre in bihar euenien gura kontura ataraten giñuen zerera, enzeraura ataraten giñuen eta ze entendiuko geuen ba guk, ezebez, burla egitten oskun, maixuak be bai eta hango mutikuak be bai, baiña gero guk gauza bat geuken ona, “la ley de la fuerza”, egurra! Hori egixa da, guk inddarra eta hango mutiko danak urrin ibiltten gittuan guk. Egurra partiuten geuen guk “a diestro y siniestro”.
- Errekreuean, ezta?
- Errekreuan eta errekreotik kanpora be bai.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!